Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena ematen dena, diru-sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterkeriaren aurkako abenduaren 23ko 18/2008 Legean ezarritako gizarte-larrialdietarako laguntzen prestazio ekonomikoetarako. (2014-04-08(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 08

LABURPENA

20,5 MILIOI EURO 2014AN GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEI ERANTZUTEKO

Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 20,50 milioi euroko gastua onartu du gaur 2014an Gizarte Larrialdietarako Laguntzei erantzuteko. 2013an, GLLentzako aurrekontuak 17,3 milioiko partida bat izan zuen hasieran, eta gero, abenduaren bukaeran, bi milioi gehiago; guztira 19,3 milioi euro.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak aldian-aldian emango ez diren prestazioak dira, eta haren hartzaileak hauek izango dira: gizarte-bazterketaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei -ohikoak zein apartekoak- aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonak.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLA) Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko Legean aurreikusita daude, bertan zehazten baita programa horri esleitutako urteko baliabideak udaletara transferitzeko prozedura. Banaketa-irizpideek, funtsean, Autonomia Erkidegoko lurralde eta udalerrien arabera banatutako premia-adierazleei egingo diete kasu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau