Berriak
Eu

URAk 11.500 zuhaitz landatu ditu EAEko ibaietako ertzetan 2013-2014ko neguan

2014.eko apirilak 08

URAk bukatu berri du EAEko ibaietako ertzetan  zuhaitzen landaketarako neguko kanpaina. Landaketok bai udaletatik bai URAren ibai ikuskaritza zerbitzutik helarazitako eskakizun orori eman diete erantzuna. 11.500 zuhaitz ale landatu dira eta 137.000 euro inbestitu.

Bizkaian URAK ibai erriberako 3900 zuhaitz ale landatu ditu (haltzak, lizarrak, sahatsak, hurritzak, tamarindoak), 13 arro hidrografikotako 32 udalerritan. Hori guztia gauzatzeko 404 ikasleren laguntza ere jaso dute Berango, Getxo, Muskiz, Amoroto, Aulestitik eta edota Munitibar, Arbatzegi eta Garrikaitzegitik, azken hiru horiek Bengolako interpretazio zentroaren bitartez.

Gipuzkoaren kasuan 4000 aletik gora landatu dira 2013ko abendutik eta 2014ko martxora bitartean (haltzak, lizarrak, sahatsak, hurritzak, tamarindoak) 5 arro hidrografikotako 15 udalerritan (Ezkoriatzan, Bergaran, Oiartzunen, Tolosan, Ormaiztegin, Zarautzen, Mutiloan, Iruran, Adunan, Usurbilen, Añorgan, Hernanin, edota Donostian).

Araban, denbora tarte berean, 3500 ale landatu dira 6 arro hidrografikotako hainbat udalerritan. Besteak beste, Santikurutze-Kanpezun, Urizaharran, Gaubean, Vitoria-Gasteizen edota Alegría-Dulantzin.

Lanok URAren Ibaien mantentze, kontserbazio, berreskuratze, lehengoratze eta ingurumen- hobekuntzarako  zerbitzuaren barne dira. Uraren Euskal Agentziak espresuki sustatutako zerbitzua da hori, eta bideratuta dago ibaiertzetako ingurumenaren egoera berreskuratzera — mintzagai ditugun landaketak kasu — edo ibaien ur-hustuketarako ahalmena murriztu ditzaketen oztopoen metaketa ekiditera.

Argazkiak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau