Berriak
Eu

Elvira Cortajarenak etorkizunerako lankidetza agenda finkatu du Comodoro Rivadavian

2010.eko maiatzak 11

Eusko Jaurlaritzak Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaien duen Ordezkariak Argentina hegoaldeko Chubut probintziako Comodoro Rivadavia hiriburuan izan zen atzokoan.

Martin Buzzi alkateak Cortajarena andereari egindako harreran, Eusko Autonomi Erkidegoak 80. hamarkadako krisialdia gainditzeko sustatutako industria-birmoldaketa egitasmoa goraipatu zuen. Halaber, Erkidegoak eta Espainiak elkartasun fondo europarrak kudeatzeko eredua adibide gisa aldarrikatu zuen.

Elkarrizketa horretan ekonomia, giza baliabide eta I+G+B alorretan aldebiko lankidetza agenda komun bat sortzeko gakoez ere hausnartu zuten. Comodoroko alkateak interes berezia azaldu zuen estreinatu berri den Itsasoaren Institutuan. Erakunde honetan Quebec (Kanada) eta Bresteko (Frantzia) eskualdeek hartzen dute parte. Ordezkariak, bere partetik, Azti Institutuaren maila gorenaz berri eman zion alkateari. Alkateak jakinaren gainean zegoela baieztatu ondoren Institutuarekin lankidetza ezartzeko asmoa helarazi zuen.

BEC, parke teknologikoak eta clusterren inguruko jakin mina ere eduki zuen eta etorkizun batean haiekin harremanak ezartzeko nahia erakutsi izuen.

Ordezkariarekin batera, bisita osoan zehar euskal gizataldeko kideak izan ziren. Patagoniako hiri honetan, Buenos Airestik bi mila kilometrotara, 80 urte baino gehiago daramatzate euskaldunak bertan bizitzen. Cortajarena oraingoz frontoia eta askotariko aretoa duen euskal etxearen handitze lanak gertutik jarraitzeko aukera izan zuen.

Handitze lan horiei esker hirian honelako jarduerak burutzen diren eraikin erreferente batean bihurtuko da euskal etxea, Comodoron mota honetako azpiegiturak urriak baitira.

Bisitan zehar, Elvira Cortajarenak, hiriko beste alderdi politikoetako zinegotziekin hartu-emanak izateko aukera ere izan zuen.

Comodoro San Jorge Golkoko baliabide naturalen bihotzean dago eta Argentinako petrolio ekoizpen zentro nagusienetakoa da. Ehun urteetako historian, itsaso-portu garrantzitsu hau Patagoniako hiri populatuena da gaur egun.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 12

    Es de destacar el nivel de trabajo que está desarrollando Cortajarena en su delegación. Espero que se hagan públicas en Irekia las actividades del resto de delegados del gobierno vasco en el mundo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria