Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskararen Aholku Batzordearen Osoko Bilkura Gasteizen

2014.eko apirilak 08
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Hizkuntza-normalizazioan diharduten erakunde publiko nahiz pribatuen ahaleginak eta ekintzak aztertu, bideratu eta koordinatzea eginkizun nagusia duen Euskararen Aholku Batzordeak urteko lehenengo bilkura izan du gaur, Lehendakaritzaren egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.

Euskararen Aholku Batzordeak Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakunderen ordezkariez gain (Ogasun eta Finantza Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Hezkuntza Sailburuordetza, HABE, EITB, IVAP), Euskaltzaindiaren eta Eudelen ordezkariak ere biltzen ditu, 40 aditu eta Eusko Legebiltzarrak proposaturiko 5 kiderekin batera.

Bi izan dira bileran aztergai nagusiak: V. Mapa Soziolinguistikoaren emaitzen aurkezpena eta Euskara Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusiriko neurketa eta diagnostikoaren lanketa.

Bilkuran, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Hizkuntza Politikarako sailburordeak V. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu dute. Bost urtetik behin egiten den azterketa honen azken edizioak, 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuan bildutako datuak ditu oinarritzat eta EAE-ko bost urte edo gehiagoko biztanleria hartzen du aintzat. V. Mapa Soziolinguistiko hau eta 2011ko datuak ere jaso dituen V. Inkesta Soziolinguistikoa elkarren osagarri dira. Mapa eta Inkesta, biak dira Eusko Jaurlaritzaren eragiketa estatistiko ofizialak. Eta izaera ofizial horrek, besteak beste, euskarari buruzko ikerkuntzarekin Jaurlaritzak duen konpromiso sendoa adierazten du.

Bestalde, Euskara Sustatzeko Ekintza Planak aurreikusten duen neurketa eta diagnostikoaren lanketa aurkeztu dira gaurko bilkuran.
Eusko Jaurlaritzak bere jardueraren muinean jarri du euskararen sustapena, zeharkako lerro funtsezko bati dagokion trataera emanez, eta “Euskara 21. Itun berritu baterantz” dokumentuan jasotakoa da Gobernua gauzatzen ari den, eta legealdi osoan zehar gauzatuko duen, hizkuntza politikaren gidalerroa. Euskara Sustatzeko Ekintza Plana da gida-lerro horren garapenerako tresna garrantzitsua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)