Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Esparru Estrategia onartu du

2014.eko apirilak 08

Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Esparru Estrategia onartu du. Ekimenak 2014-2016 aldirako bi plan estrategiko biltzen ditu: Kanpo Ekintzako Plana eta Enpresak Nazioartekotzeko Plana. Urkullu lehendakariaren hitzetan, hau «herrialde mailako proiektu bat da», begirada 2020an jarrita, eta helburua «mundu mailan, bikaintasun-lurralde gisa heztea» da. 105 milioi euro bideratuko dira estrategiotara, Euskadin hazkunde jasangarria eta giza garapena lortzeko.

Iñigo Urkullu lehendakariak aurkeztu du Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Esparru Estrategia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiarekin eta Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorzarekin batera.

Lehendakariak baieztatu duenez, «Euskadiren etorkizuneko erronkak mundu mailan planteatzen dira, eta garrantzitsua da marka propioa eta bereizgarria izatea munduan». Irudi hori «Basque Country» izango da; Euskadiren aurkezpen-txartela «lehentasunez jarduteko» herrialdeetan, esaterako, Alemanian, Txinan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Mexikon.

Kanpo Ekintzako Plana

Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorzak adierazi du 2014-2016 aldirako Kanpo Ekintzako Planak «Euskadi aktore global gisa posizionatzeko eta euskal interesak munduan defendatzeko» balioko duela. Aurkeztutako helburuen eta ekintzen artean, hauek nabarmentzen dira: nazioarteko lau ekitaldi Euskadira ekartzeko apustua egitea, gutxienez zortzi eskualde «estrategikorekin» aliantza-sarea egitea, nazioarteko 200 proiektu finantzatzea eta Global Basque Network (euskal komunitatearen kanpoaldeko sarea) garatzea.

Enpresak Nazioartekotzeko Plana

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak azaldu duenez, Enpresak Nazioartekotzeko Planaren helburua da «euskal ekonomia eta enpresak nazioartean lehiakorragoak izatea lortzea».

Planak 6 ardatz estrategiko ditu, horien artean hauek: enpresak nazioartekotzeko faseetarako laguntza, berariazko programekin; jarduera-plan zehatzak markatzea, intereseko gune geografikoaren arabera; clusterrentzako diru-laguntzak; eta talentu gazteentzako nazioartekotze-programak.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.04.08)

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko apirilak 24

    Tremendo marketing político de escasa practicidad para el interes general, refrito de partidas ya aprobadas, proselitismo ideológico por encima de necesidades reales...

    http://macrespo.wordpress.com/2014/04/16/estrategia-marco-de-internacionalizacion-2020-estrategia-basque-country/

  • 2014.eko apirilak 11

    Egun on
    Bien diseñado este Marco Estratégico si bien, veremos cómo se traduce en lo operativo, esto es, la rapidez en la aplicación de las medidas de ayuda a las pymes. Dos cuestiones son fundamentales: la rapidez en la concesión de las ayudas, esto es, resolver rápido: no pueden pasar meses para que llegue la resolución de concesión; y facilitar liquidez, hasta que la subvención se abone, a través de instituciones como HAZILUR. Estos dos aspectos son claves en muchos proyectos, sobre todo los auspiciados desde las Asociaciones, donde la subvención es imprescindible y la liquidez también.

  • @berrbizne
    2014.eko apirilak 09

    Comentario de Twitter:
    Estrategia Marco De Internacionalización 2020 – Estrategia Basque Country #mik_int http://t.co/yugp8Zx7wi

  • @elmundoempresa
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @grupospri: El Gobierno Vasco aprueba el Plan de Internacionalización 2020-Estrategia Basque Country http://t.co/LxMxQrBFBE

  • @grupospri
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzeko 2020rako Basque Country Esparru Estrategia onartu du. http://t.co/SyPEWzzeEL

  • @grupospri
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el Plan de Internacionalización 2020-Estrategia Basque Country http://t.co/LxMxQrBFBE

  • @PTEuskadi
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritzak Nazioartekotzeko Esparru-Estrategia onartu du #BasqueCountry 2020 ► http://t.co/S4kqnTkYdq

  • @PTEuskadi
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Marco De #Internacionalización 2020 – Estrategia #BasqueCountry ► http://t.co

  • @esteruco
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Marco De #Internacionalización 2020 – Estrategia #BasqueCountry ► http://t.co

  • @algortakoEAJ
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Gobierno Vasco aprueba la Estrategia Marco De... http://t.co/GktTG6acyh

  • @XabierBasabe
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Txapela buruan...eta ibili munduan aprobada la Estrategia Marco De #Internacionalización 2020 #BasqueCountry http://t.co/MhgwlOBwES. @Irekia

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)