Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

2014ko Auzolandegiak programan izena emateko epea zabaldu da

2014.eko apirilak 07
  • Euskadik 475 plaza      eskaintzen ditu, 18-26 urte bitarteko gazteentzat
  • Izena ematea www.gazteaukera.euskadi.net      atariaren bidez egin ahal izango da, apirilaren 11ra arte

 Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak Auzolandegiak programan izena emateko epea ireki du gaur astelehena, apirilak 7, eta halaxe egongo da aste honetako ostiralera arte, apirilaren 11ra arte. Aurten 475 plaza eskaintzen dira Euskadiko gazteentzat: horietatik 277 Euskadiko auzolandegietan izango dira; 96 estatuko gainerako Autonomia Erkidegoetan, eta 102 atzerrian (Europan, Afrikan, Asian eta Amerikan. Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren estatuko esparruko auzolandegietako plazen %10 gaigabetasunak dituzten pertsonentzat gordeko dira.

Programan izena eman ahal  izango dute, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta dauden 18 eta 26 urte bitarteko gazteek. Nazioarteko auzolandegietan parte hartu nahi duten gazteek, ingelesa ongi menperatu beharko dute, ahoz behintzat. Programan parte hartzeko aukeratuak izaten diren gazteek (notario aurreko zozketan) 90 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen ematea www.gazteaukera.euskadi.net atarian egin ahal izango da. Eskaera bakarra onartuko da pertsonako.

Auzolandegiak programan parte hartzen dutenek, oro har, lauzpabost orduz egiten dute lan astegunetan, goizez. Era berean, auzolandegi gehienetan irteera kulturalak ere egiten dira, asteburuetan. Programak ostatua, mantenua, asegurua eta aisia-jarduerak hartzen ditu barne.

Zer da auzolandegi bat?

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizitzeko eta gazteak hartzen dituen komunitatearentzat onuragarria den proiektu batean —eta konbinatutako jarduera osagarrietan— parte hartzeko asmotan. Proiektua burutzea balio jakin batzuk —elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean heztea, etab.— sustatzeko bide bat da. Aldi berean, mundu zabaleko herrien izaerak eta kulturak ezagutzeko bidea eskaintzen dute auzolandegiek.

Lan-motaren arabera, era askotako auzolandegiak daude. Hauek dira, besteak beste, auzolandegien lan-arloak: arkeologia; ingurumena; artea eta sormena; nekazaritza; kultura-ondarea berreskuratzea; ondare arkitektonikoa berreskuratzea; gizarte arloa: ezgaitasuna duten pertsonekin, haurrekin nahiz adinekoekin lan egitea; komunikazio arloa; festibalak antolatzea.

Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak 29 urtetik gora darama programa hau antolatzen. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuen lankidetza izaten du. Bestalde, gainerako Autonomia-Erkidegoekin, Espainiako Gazteriaren Institutuarekin eta atzerriko beste erakunde batzuekin koordinatuta, plazak trukatzen ditugu, gure gazteek atzerrian edo beste erkidego batean lan egin dezaten.

 

2014ko AUZOLANDEGIAK PROGRAMAREN PLAZAK

EUSKADIN:

Esparrua: nazioartekoak (18-26 urte/ingelesez):

  • Lemoa (Bizkaia): “Memoria historikoa. Gerra Zibila Lemoatxen”. San Antolin ingurua berreskuratzea. Egunak: uztailak 16-30 eta abuztuak 1-15. Plaza-kopurua: 20 txandako.
  • Lantziego (Araba): “Indusketak Pieza Redonda herrixkan” Ondarea berreskuratzea. Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Plaza-kopurua: 20 txandako.
  • Busturialdea (Bizkaia): “Kultura eta natura ingelesez mintzo dira Busturialdean”. Gazteen dinamizazioa. Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30 Plaza-kopurua: 20 txandako.

 

Esparrua: Estatukoak (18-26 urte)

  • Lekeitio (Bizkaia): Adinekoen animazioa (Gizarte-arloa). Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Plaza-kopurua: 18 txandako.
  • Bergara (Gipuzkoa): Adinekoen animazioa (Gizarte-arloa). Egunak: uztailak 1-15 eta uztailak 16-30. Plaza-kopurua: 20 txandako.
  • Amurrio-Tertanga (Araba): Ondarea berreskuratzea eta ingurumena. Egunak: uztailak 16-30 eta abuztuak 1-15. Plaza-kopurua: 20 txandako.
  • Elgoibar (Gipuzkoa): Ondarea berreskuratzea eta ingurumena. Egunak: uztailak 16-30 eta abuztuak 1-15. Plaza-kopurua: 20 txandako

 

ESTATUAN:

98 plaza eskainiko dira guztira, honako Autonomia Erkidegoetan: Andaluzia, Aragoi, Kanariak, Kantabria, Ceuta, Extremadura, Galizia, Madril, Melilla, Errioxa eta Valentziako Erkidegoa.

 

ATZERRIAN:

Eskaintzen diren plazak lau kontinentetakoak dira: Armenia, Belgika, Txekiar Errepublika, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Islandia; Italia, Japonia, Maroko, Mexiko, Polonia, Errusia, Serbia, Taiwan, Turkia, Ukraina, Erresuma Batua, Ameriketako Estatu Batuak

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:  www.gazteaukera.euskadi.net

 

 

Gasteizen, 2014ko apirilaren 7an

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iotxandorena
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    Abierto el plazo de inscripción en el programa Auzolandegiak 2014. Voluntariado en campos de trabajo. http://t.co/W6bc0X7z1C" "@AlexOsg:

Komunikabideek behera kargatzeko