Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

V. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena Bilbon

2014.eko apirilak 07

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Cristina Uriartek, eta Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Patxi Baztarrikak euskararen V. Mapa Soziolinguistikoa aurkeztu dute gaur Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan. Mapak berak, EAE-n euskararen bilakaera nolakoa izan den erakusten du, ikuspegi zabal bat eskainiz. Eta, aztertu diren datuei dagokionez, aipatu beharra dago, 2011koak direla kontutan hartutakoak.  

Bost urtetik behin egiten den azterketa honek, 2011ko Biztanleria eta Etxebizitzen Zentsuan bildutako datuak ditu oinarritzat eta EAE-ko bost urte edo gehiagoko biztanleria hartzen du aintzat. Datu hauek EUSTAT-ek jasotzen ditu eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ustiatzen ditu.

Mapa Soziolinguistikoa osatzeko lau aldagai hartu dira kontutan: batetik, hizkuntza gaitasunaren bilakaera (1981eko zentsuan txertatu zen aldagai hau). Hau da, biztanleriak euskaraz mintzatzeko gaitasunik duen edo ez kontutan hartu da. Bestetik, euskaldun hauek euskara lehen hizkuntza duten edo ez begiratu da (1986. urtean txertatutako aldagaia). Alegia, euskaldun zaharrak edo berriak diren aztertu da. Hirugarrenik, aurreko bi aldagaiak gurutzatu eta emaitza horiek aztertu dira (1986. urtetik aurrerako datuak). Eta laugarrenik, etxeko erabilera nolakoa den kontutan hartu da (1991an gaineratutako aldagaia). Honela, lau aldagai hauek azkeneko hamarkadetan izan duten bilakaera ikusi daiteke.

Eusko Jaurlaritzak zenbait ondorio atera ditu datuak aztertu ostean. Baina, hauetatik guztietatik batek hartzen du garrantzi gehien: euskararen etorkizuna inoiz baino gehiago dago euskaldunengan. Euskaldunak dira euskararen etorkizuna bere esku dutenak. Izan ere, euskararen botila ez baita berdin bete arlo guztietan. Zentzu honetan, askoz ere gehiago bete da eremu formalean (hezkuntzan, adibidez) ez formalean baino. Eremu ez formalean, etxeko salan edota sukaldean, botila ez da bete.

Hala ere, ezin daitezke alde batera utzi egindako aurrerapausoak. Ez baitira gutxi izan. Izan ere, euskara biziberritzeko prozesua, hazkunde baten kronika da. Gorantz doan prozesu bat, alegia. Gaur egun, herritarren % 36,4k badaki ongi euskaraz, eta duela 30 urte % 22k bakarrik. Aldi berean, duela 30 urte herritarren 2/3 ziren euskaraz tutik ere ez zekitenak, eta gaur egun % 44 (bakarrik) dira erdaldun hutsak. Alegia, euskaldunen ehunekoak 14,5 puntuko hazkundea izan du 30 urteotan.

Eta 20 urtetik beherako herritarrei erreparatzen badiegu, hazkundea ikaragarria izan da. Gaur egun, %70 baino gehiago dira euskaldunak. Duela 30 urte ez zen %20 iristen. Zalantzarik gabe, euskararen ezagutzaren hazkundea, belaunaldi gazteenen artean gertatu da. Honek esan nahi du, hemendik 20 urtera, euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70ak euskalduna izango dela.

Beste datu aipagarri bat:  Hamar euskaldunetik ia sei (% 57,8) euskaldun zaharrak dira, etxean jaso dute euskara (euskara bakarrik edo euskara eta gaztelania). Beste lau pasatxo (% 42,2) euskaldun berriak dira. Baina 30 urtetik beherako gazte euskaldunei dagokienez, hamarretik ia sei (% 58) euskaldun berriak dira. Eta euskaldun berrien erdia (% 49,3) EAEko sei udalerri handienetan bizi da (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Getxo, Irun eta Barakaldo).

Erabilerari dagokionez, aipatu beharra dago, 2011ko Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 15 urtetik gorako herritarrek 1991an baino gehiago erabiltzen dutela euskara. 7 puntu igo da, oro har, erabilera. Hala ere, lehen aipatu bezala, hazkunde hau eremu formalean (udaletxeetan, osasun-zerbitzuetan, lan munduan…) eman da batez ere.

Mapa honetako paradoxarik esanguratsuenetakoa izan liteke hauxe: duela hogei urte, gaur baino askoz etxe gehiago ziren kide euskaldun bakar bat ere ez zuten familiak. Etxeko erabilerak, ordea, puntu bat behera egin du azken hogei urteotan: % 20,8 dira etxean euskara gaztelania beste edo gehiago erabiltzen dutenak (erabilera orokorrean % 20 dira), eta % 21,8 ziren 1991n. Horrek gutxienez bi gauza adierazten ditu: alde batetik, euskara gaitasunean hiru hamarkadotan gertatu den hazkunde jarraituak ez duela etxeko erabileran hazkunderik ekarri (nahiz eta euskaraz jarduteko gai diren herritarrak askozaz gehiago izan) eta, bestetik, gaurko euskaldunek ez dutela atzokoek adina erabiltzen euskara etxean.

Baina konplexuagoa da gertatzen dena. Jatorrizko elebidunen eta euskaldun berrien artean gero eta gehiago dira etxean batez ere euskara erabiltzen dutenak, baina euskaldun zaharren artean jaitsi egin da etxeko erabilera.

Datu hauek kontutan hartuta, garrantzitsua da, herritarren eta gizartearen arlo batean edo bestean eredugarri direnen atxikimendua, gogoa eta hizkuntza kontzientzia lortzea, hain zuzen ere, euskaraz dakitenak euskara erabiltzera bultzatzeko. Helburua baita, euskaldunek euskara erabiltzea.

Azkenik, aipatu beharra dago, interbentzio bat egon behar duela, gaur egun oraingoz bizi dugun hizkuntza desoreka ez baita bakarrik gaindituko. Beraz, egin egin behar da, desoreka ez baita bere kabuz desagertuko.     Honegatik, gazteengan jarri behar da fokua. Ez bakarrik gazteak “gure etorkizuna” direlako, baizik eta hor dagoelako euskaldun kopuru handiena.

15 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko apirilak 09

    Niri kezkatzen nau erabileraren jaitsierak. Nik uste zerbait egin beharko da erabilera sustatzeko, batez ere, euskaldun berri asko pilatzen diren inguruetan (Bizkaiko Ezkerraldea kasu). Baina, aldi berean, arnasguneak deritzogunetan euskara indartu eta mantendu behar da.

  • 2014.eko apirilak 08

    Adi interpretatzean: duela 20 urte euskaldunen % 63 bizi zen etxe euskaldun hutsetan; gaur egun % 40 soilik http://ttiki.com/63681

  • @Sustatu
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    V. Mapa Soziolinguistikoa via @robergutierrez | http://t.co/XF5hjD4doL | http://t.co/NKpZGBeRd3

  • @siltxu
    2014.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    36,3% of the population in Basque Country speaks basque, but less at home. #euskera http://t.co/qBpT2RTmHK

  • @garabide
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @robergutierrez: V. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena http://t.co/86iUSZwl7u

  • @ametsarros
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @markelolano: (Zuzendua) 2034ean EAEn 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. http://t.co/V

  • @markelolano
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    (Zuzendua) 2034ean EAEn 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. http://t.co/Vg81YGcL7V

  • @jmendicute
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @markelolano: 2034ean euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. http://t.c

  • @ilertxundi
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @markelolano: 2034ean euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. http://t.c

  • @eajpnvbeasain
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @markelolano: 2034ean euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. http://t.c

  • @markelolano
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    2034ean euskal gizartearen 55 urtez azpiko biztanleriaren %70a euskalduna izango da. V. Mapa Soziolinguistikoa. http://t.co/Vg81YGcL7V

  • @Maxixatzen
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @robergutierrez: V. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena http://t.co/86iUSZwl7u

  • @slklusterra
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @robergutierrez: V. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena http://t.co/86iUSZwl7u

  • @slklusterra
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Presentación en Bilbao del V Mapa Sociolingüístico del #euskera ►http://t.co/sfsL3qDp2h

  • @AisiolaEHI
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @robergutierrez: V. Mapa Soziolinguistikoaren aurkezpena http://t.co/86iUSZwl7u

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)