Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzaren etorkizuneko garapenerako lankidetza politiken plangintzarako orientabideak onartu ditu

2014.eko apirilak 07

 

  • GLEAk 180,5 milioi euro bideratuko ditu datozen lau urteetarako.

 

  • GLEA da lankidetzari diru gehien ematen dion agentzia. Aurten, 40 milioi euroko diru-laguntzak emango du, 2013an baino hiru aldiz gehiago.

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako (GLEA) zuzendari Paul Ortega Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Parte Hartzearen Batzordean izan dira gaur goizean, Garapenerako Lankidetzako 2014-2017 aldirako Urte Anitzeko Estrategiaren Plangintzarako orientabideak aurkezteko. Horrela, Legebiltzarrak onartu egin ditu Eusko Jaurlaritzak eta jarduera honi lotutako bere erakundeek egingo dituzten lankidetza-politiken oinarri gisa balioko duten orientabide orokorrak, hurrengo lau urteetan.

Eusko Jaurlaritzak 180,5 milioi euroko aurreikuspen ekonomikoa du Lau Urteko Plan Zuzentzailearen aldirako (2014-1017); hortaz, % 70 igoko da 2013tik 2017ra, 2017rako aurreikusitako 55 milioi eurora iritsi arte, munduko egitura-pobreziaren eta desberdintasunen kontra borrokatzeko konpromiso etiko eta politikoarekin bat.

GLEAk 35,5 milioi euroko aurrekontua dauka aurten. Zifra hori euskal administrazioek lankidetzara bideratzen dutenaren % 66 da, eta Estatuko autonomia-erkidego guztiek bideratzen dutenaren % 27 inguru.

Bestalde, GLEAk 39,8 milioi euro emango ditu laguntzetan. Hori horrela, Estatu guztian laguntza gehien ematen duen erakunde autonomikoa da. Laguntzen deialdietara bideratutako aurrekontua igo egin da: 12,5 milioi euro ziren 2013an eta ia 40 milioi, berriz, 2014an. Estatuko autonomia erkidegoek guztira garapenera bideratzen dutenaren % 40 da.

Beraz, eta Orientabide Orokorretan jasota datorren bezala, lankidetzako politika publiko deszentralizatua, nortasun eraldatzailea duena finkatu, eta aurreko lau alderdietan aurrera egiteko honako helburu hauek sustatu eta lortu beharko dira:

 

  1. Lankidetzako politika publikoa sustatzea, giza garapen iraunkorrera eta egiturazko pobrezia errotik kentzera bideratua, eskubideen eta desberdintasunen murrizketaren ikuspegitik. Zeharka, tokiko gaitasunak, partaidetza eta antolaketa, genero-ekitatea, giza eskubideak, eta iraunkortasun ekologikoa indartzearen alde egin behar da. Arloan, berriz, honako gai hauek lehenetsi behar dira: eskubide unibertsalak, gobernantza demokratikoa, tokiko boterea, tokiko garapen ekonomikoa, ingurumenaren babesa eta kontserbazioa eta emakumeen ahalduntzea.
  2. Lehentasuna duten eskualde eta herrialdeei eta gai-estrategiei buruzko gogoeta egitea, euskal lankidetza eraginkorragoa izan daitekeen arloak aztertuz.
  3. Garapen Lankidetzaren Euskal Agentziaren proaktibotasuna gehitzea honako hauen bidez: lankidetza zuzena, eragileen dinamizazioa, Estatuan koordinazio eta ordezkaritzarako lekuak egotea, Agentziaren beraren nazioartekotzea eta gune berriak aztertzea (Europar Batasuna, Nazio Batuen Sistema...).
  4. Sailen arteko eta erakundeen arteko politika publikoa sustatu eta koordinatzea,`politiken koherentziaren alde egingo duena, eta dagoeneko sortutako partaidetza-guneak sustatzea, hala nola, Lankidetzaren Euskal Kontseilua eta Erakunde Arteko Batzordea.
  5. Prestakuntzarako eta gaitasunak gehitzeko guneak, euskal lankidetza deszentralizatuak eta bere eragileek garapenaren erronka berrien esparruan duten eginkizuna berriz pentsatzeko guneak.
  6. Ebaluazio-proposamen berria sortzea, helburu hauekin: (I) Epe luzeko ekintzen eragina ezagutzea; (II) erabakiak hartzeko baliabideak izatea; (III) ikaskuntza jaso eta ezagutza sortzea.

Gainera azpimarratzen da GGKEek eta elkartasun mugimenduek Euskal Autonomia Erkidegoan betetzen duten zeregin garrantzitsua eta duten gaitasun handia baloratuko da garapenerako lankidetzako gobernu-politiken diseinu eta betearazpen zuzeneko eragina baitute. Beraz, honako hau nabarmentzen da: Gizarte zibilaren elkarte-sare zabal eta handia da euskal lankidetzaren nortasun-ezaugarrietako bat.

Halaber Eusko Jaurlaritzaren, foru-erakundeen eta udalen arteko koordinazioa indartzeak duen garrantzia azpimarratzen da, lankidetza-politiken emaitzak optimizatzeko.

Orientabide hauek, Eusko Legebiltzarrak onartuta eta euskal gizarte-agenteen ekarpenekin batera, oinarri filosofikoa eta estrategikoa izango dira Garapenerako Euskal Lankidetzaren Lau Urteko Plan Zuzentzailea (2014-2017) egiteko orduan. Plan horrek, helburuak, tresnak eta proposamen­ak ezarriko ditu lankidetzarako eremuan. Azkenik, plan hau aurtengo lehenbiziko hilabeteetan onartuko da.

 Oharra: Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Parte-hartzearen Batzordeak onartutako ebazpen proposamenak eskuragarri daude Eusko Legebiltzarreko webgunean.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @iapem
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    El Parlamento Vasco aprueba las orientaciones del Gobierno para la planificación de las políticas públicas de co... http://t.co/4lF7h1DPpJ

  • @MauricioTexcoco
    2014.eko ekainak 09

    Comentario de Twitter:
    @iapem http://t.co/owmV0glDpF

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)