Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Erkorekak ziurtatu du funts publikoak «irregulartasunik gabe eta legea urratu gabe» kudeatu direla Euskadin

2014.eko apirilak 04

Hala mintzatu da HOBETUZi buruzko epaiaz –fundazioak kopuru batzuk jaso dituen trebakuntza-ikastaro batzuk egiteko baina ez zen ikastarorik eman–.

Josu Erkorekak nabarmendu duenez, HOBETUZi buruzko epaiak argi uzten du etengabeko trebakuntzarako funtsak «irregulartasunik gabe eta legea urratu gabe» kudeatu direla Euskadin. Gainera, azaldu duenez, HOBETUZi eskatzen dizkion kopuruak berriro kalkulatzera behartzen du epaiak Gobernua, kopuruak «gehiegizkoak» direlako.

Azkenik, azaldu du epaiak beharrezkotzat jo duela argitzea zer egoera ekarri zuen etengabeko trebakuntzako eta lanbide-heziketako konpetentziak transferitzeak (hain zuzen ere, Gobernu zentralak Euskadiri 2010ean).

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan