Berriak
Eu

URAk Oiongo hodi biltzaileen sarearen hobetze lanak bukatu ditu

2014.eko apirilak 04

URAk bukatu ditu saneamendu sarearen hobetze lanak  Oiongo hiri-inguruan eta Oiongo industrialdean. 5 kilometro luzerako hodi biltzaileak egin eta gero, lanok Arabako Errioxako herriko saneamendu sisteman antzemandako urritasun nabarmenena konpontzen dute (Aldian-aldian Grande Ibaiara zihoazen isurketak ematen ziren, eta ibaiaren egoera ekologikoa kaltetzen zuten).

Hodi-biltzaile sarearen luzatze eta berritze lanek (guztira 5 kilometroko luzera duten hodi biltzaileak egin dira) kontuan izan dute euri-uren sarearen ahalmena handitzea, hondakin-uren sarera heltzen den euri ur kopurua murrizte aldera. Izan ere, euri-ur eta hondakin-uren banaketak ondorio onak baitakartza: bai kontrol-gabeko isurketak murriztea euritea nabarmena denean, bai HUA Hondakin Uren Araztegiaren eraginkortasuna handitzea.

Halaber, lanok kontrol-gabeko lau isurketa puntu ezabatzea ahalbidetu dute. Lehena Oiongo industrialdean ematen zena eta orain dagokion HUAra bideratu dena. Beste hirurak,  hondakin-uren sarearen gainezkabide bat kenduz eta bi hobi septiko eraitsi eta horien hondakin-urak HUAra bideratuz.

Azkenik, Grande Ibaiaren ibilguan ere lanak egin dira. Lehen, hodi biltzaileak gurutzatzeak eta hondakin-uren ponpaketa estazio batek ur emaria oztopatzen zuten, eta ur altuen sasoian urek gainezka egiten zuten ezkerraldeko ibai ertzean. Beraz, ur emari oztopatzen ez duten hodi biltzaile berriak eraiki dira eta  eremu batean ibilgua zabaldu da ur gainezkatzeak ekiditeko. Lanok ur hustuketarako ahalmen nahikoa duen zubi berri batekin bukatu dira.

Lanok ahalbidetzearren URA-Uraren Euskal Agentziak eta Arabar Errioxako Ur Partzuergoak hitzarmen bat sinatu zuten eta Oioneko Udalak lur eremuak utzi zizkion URAri.

Lanen aurrekontua 3,2 miloi eurokoa da, eta Uraren Euskal Agentziak hartu ditu bere gain.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)