Berriak Osasuna
Eu

Kudeaketa Sanitarioko Masterraren Aurkezpena

2014.eko apirilak 07

Kudeaketaren esparru guztiak lantzen ditu eta ikasleak Osakidetzan ariko dira.

Osasun Sailak eta Osakidetzak, Deusto Business School Health-ekin batera, bultzatutako  osasun arloko kudeaketaren inguruko master berriari eman dio hasera gaur Jon Darpon-ek, Osasun sailburuak eta Guillermo Dorronsorok, Deusto Business Schooleko dekanoak.

Prestakuntza-programa horren helburua osasun-erakundeak eraginkortasunez kudeatu ahal izango dituzten eta osasun-sektorearen barruan eraldaketa prozesuen buru izan ahalko diren kualifikazio handiko kudeatzaileak trebatzea da.

Masterra beren lanbidea osasun arloko kudeaketaren eremuan garatu nahi duten unibertsitateko tituludunei zuzenduta dago. Jardungo diren iraskasleak, berriz, Euskadiko osasun-sektorean eskarmentu eta ospe handikoak dira. Programa akademikoari dagokionez, berriz, bederatzi hilabeteko iraupena izango du, dedikazio osoz.

Master horrek bi berezitasun dauzka, aurrekoekin alderatuta: kudeaketa arloko esparru guztiak bateratzen ditu eta Osakidetzako osasun-erakundeetan sei hilabeteko praktika-aldia egingo da. Deusto Business Schooleko instalazioetan, eta Osasun Saileko eta Osakidetzako egitura nagusietan txandakatzeak egitea barne hartu du.

Osasun Saila eta Osakidetza ondo prestatutako profesionalak edukitzearen eta kudeaketa arloan daukaten jakintzari onura ateratzearen beharraz jabetuta daude. Horregatik, prestakuntzan baliabideak inbertitzea lehentasunezkotzat jotzen dute, gure osasun-sistemari onura egiteaz gain, bere iraunkortasunari eusten eta indartzen lagunduko duelako.

Master hau etorkizunean euskal osasun-sistema osatzen duten erakundeak kudeatzeaz arduratuko diren pertsonentzat erreferentziazko prestakuntza-esparru izateko sortu da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ronusol
    2014.eko apirilak 07

    Comentario de Twitter:
    Preparando el relevo generacional en la sanidad pública vasca @o_berri http://t.co/LGKpKeju4D

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)