Berriak Osasuna

Darponek Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen jardunaldia inauguratu du

2014-04-04

Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburua den Jon Darponek Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen jardunaldia inauguratu du gaur goizean Donostiako Miramar Jauregian.

Hezkuntza lau ataletatik aztertuko dira. Batetik, aztura osasungarriak izeneko mahai-inguruan, ohitura osasungarriak, obesitatearen prebentzioa eta minbiziarekin lotutako azturak eta ardurak izango dira hizpide. Gaixotasun kronikoek bigarren atala osatuko dute. Hirugarren atalak heriotzarekin zerikusia izango du. Amaitzeko, azken atalean, osasun-langileen hezkuntzaren gaian, osasun-arretarekin lotutako infekzioak, gaixoaren segurtasuna eta osasun-hezitzaileen trebakuntza landuko dira.

Bi tailer interesgarri ere antolatu dira. Motibazio-elkarrizketak nola egin eta zertarako landuko da tailer batean eta bestean diabetesak sortzen dituen konplikazioen prebentzioaz arituko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)