Berriak Segurtasuna

Segurtasuneko sailburua Arabako Errioxako alkateekin elkartu da, Ertzaintzak eskualde horretan egiten duen lanaren berri emateko

2014.eko apirilak 03
Ertzaintzako arduradun nagusiak sailburuarekin izan dira eskualdeko alkateekin egindako topaketan
 
Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua, Estefanía Beltrán de Heredia, Arabako Errioxan izan zen atzo arratsaldean (asteazkena), Guardia-Arabako Errioxako kuadrillako alkateekin, administrazio-elkarteetako presidenteekin eta batzarkideekin elkartuta, Arabako eskualde horretako segurtasunari buruzko informazioa trukatzeko.
 

Sailburuak lagun izan zituen Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga eta Ertzaintzako arduradun nagusiak (Gervasio Gabirondo zuzendaria, Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua, Josu Bujanda Herritarrak Babesteko Dibisioko burua, eta Celestino Garrido Guardiako ertzain-etxeko nagusia).

Topaketa horretan, Ertzaintzako, Segurtasun Saileko eta Guardia-Arabako Errioxako kuadrillako alkateek eskualde horretako segurtasunari buruzko auziak trukatu zituzten, eta lehen eskutik ezagutu zituzten segurtasunarekin lotutako azkeneko datuak.

 

2 iruzkin
  • 2014.eko urriak 16

    Esta zona, no siempre es tan tranquila como lo parece, actualmente se ha producido,robos , y mi pregunta es, como consejera no podría precisar de alguna manera, solicitar a quien sabemos usted y yo, y los agentes permitir en...... Que se les permita la entrada ya que acuden allí, para ser vendidos e incluso reultilizables, ? Como usted bien sabe, van robando, cantidad de ellos, y si a esto añadimos la negación a nuestros agentes dentro de estos lugares, difícilmente, se puede trabajar hasta llegar al final. Y hechos sin esclarecer, tampoco se encuentra a la vez al /los culpables. Un. cordial saludo

  • @rgartzia
    2014.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad se reúne con los Alcaldes de Rioja Alavesa para trasladarles el trabajo de la... http://t.co/D36Vgvm8cg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak