Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak ABB Niessen enpresa bisitatu du honen mendeurrenean

2014.eko apirilak 04

Iñigo Urkullu lehendakaria ABBren Niessen lantegiaren mendeurrena ospatzeko ekitaldi instituzionalaren buru izan da. Lehendakariaren ustez zentro hau “mundura zabalik dagoen enpresaren eredua da”, Jaurlaritza sustatzen ari den  bideetako bat, hain justu.

Honen harira, lehendakariak aurreratu du datorren astean Jaurlaritzak Nazioartekotze Programa berria aurkeztuko duela. Programa honen helburuen artean Basque Country estrategia garatzea dago, 1.750 enpresa merkatu berrietan satzea bilatuko da eta kanpo bekak zabalduko dira. Guztira 5.700 milioi euro inbertituko dira ekimen honetan “enplegu aukera berriak sortzeko”.

Lehendakariak ABBren Niessen fabrikan, Oiartzunen, egindako ekitaldian eman du ekimenaren berri Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko, Errenteria eta Oiartzungo udaletako eta Niessen eta ABB enpresetako ordezkariak ere izan dira ekitaldian.
Berrikuntza

Berrikuntza

«Niessen entxufe baten historia baino gehiago da», esan du lehendakariak. Gainera, enpresaren berritzeko eta gizartearen beharretara eta joera berrietara egokitzeko gaitasuna nabarmendu du. Berritzeko gaitasunari eta langileen prestakuntzari esker, «tentsio txikiko eta domotikako ekipoen fabrikazioan puntako enpresa da».
Industri-ekoizpenaren indizea

Industri Ekoizpenaren Indizea

Bestalde, lehendakariak azaldu du hilabete honetan, 2014ko otsaileko industri-ekoizpenaren indizeari buruzko datuak ezagutu direla. Lehendakariaren arabera, datuek industriaren sektorean «leheneratze txikia» erakusten dute, urtekoa % 1ekoa eta urtetik urterakoa % 1,5ekoa baitira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)