Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal Confint V. ingurumen- lehiaketako “ekoliderrek” planeta zaintzeko konpromisoa sustatzen dute Urdaibain.

2014.eko apirilak 03

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin batera, beren hiri eta herriak jasangarriagoak izateko ideiak sustatzen dituzte.

Confint (Nazioarteko Gazteen Konferentzia “Zain dezagun planeta”) izeneko prozesu barruan, 2014 apirilaren 2an, goizeko bederatzietan Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Eskola Jasangarria ziurtagiria duten Euskadiko 19 ikastetxe ordezkatuz 84 ikasle bildu ziren V. Euskal Confint eraikitzeko. Beraien artean bederatzi gazte ekoliderren papera hartu dute bete behar ziren lanak gidatzeko eta dinamizatzeko. Gazteak protagonista izan dira momentu oro.

Ikastetxeetan hautatutako ordezkariek beraiek landutako bi lan ekarri dituzte: Fotonobela, Eskolako Confint-a prestatzeko zer pauso eta nola garatu den adierazteko, eta Dazibaoa, egunkari erraldoi baten portada bat non Eskolako Confintean ateratako ideiak, ondorioak eta konpromisoak azaltzen diren.

Material hauen erakusketa aztertu eta gero, gazteak lan-taldetan bildu ziren ikusitakoari buruz hausnartzeko eta bertan hainbat ideia landu eta ateratzeko. Hausnarketan sortutako ideiekin hezkuntza-komunikazio tailerrak antolatu dira, besteak beste, horma-irudiak, bertsoak, ametsen zuhaitza, antzerkiak, blogerako sarrera eta “Gazteak eta Hiriak” Gutuna.

 Gutun horretan, gazteek “zain dezagun planeta” leloa aurrera eramateko haien hiri eta herriekiko konpromisoak aldarrikatzen dituzte eta hauek garatzeko agintari politikariei laguntza eskatzen diete.

Euskal Confint honetan Bartzelonara, azaroan ospatuko den II Estatuko Confint-era joateko ordezkariak hautatu dira ikastetxeen artean. Fase honetan, Bruselan, 2015eko udaberrian, beste 14 estaturekin eratuko den  II Europako Confint-erako pausuak jarriko dira martxan. Bukatzeko, Playing for change mugimenduaren “What a wonderful world” abestiarekin flash mob bat prestatu da. Hemendik aurrera, Gutunean agertzen diren konpromisoen garapena dagokie gazteei, beraien eskolak, etxeak, herria eta hiriak gero eta jasangarriagoak izan daitezen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)