Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak biktimak babesten jarraituko du eta Txema Urkijoren ibilbidea azpimarratu du

2014.eko apirilak 03

Bakea eta Bizikidetzarako idazkari nagusia den Jonan Fernandezek adierazi du atzo kargutik kendu zuten Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Aholkulari Txema Urkijoren "lanak eta ibilbideak aitortza bat merezi" duela. Fernandezek argitu du erabaki hau "lan metodo eta funtzionamenduan" desadostasunak direla medio hartu zela. Aldi berean, Urkijok legealdi honetan eta aurrekoetan egindako lana eta ekarpenak positibotzat jo ditu.  Fernandezek ziurtatu du Jaurlaritzak biktimak babesten jarraituko duela, egia, justizia eta erreparazioa bilatuz, hori baita bere hitzetan, Gobernuaren lehentasunetako bat. 

Jonan Fernandezek azaldu duenez, kargutik kentzearen erabakian "ez dira desadostasun politikoak egon". Adierazi duenez, lan metodo eta funtzionamendu aldetik egon diren desadostasunak direla eta hartu dute erabakia.

Bestale, Fernandezek balorazio baikorra egin du Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa bultzatzeko Espainiako Gobernuak eman duen urratsaren inguruan. Ekimen hau Bake eta Bizikidetza Planean dagoela gogoratu du eta nahiz eta "txikia" izan, aurreparausoa dela aipatu du, martxan jartzen delako "geldirik zegoen proiektua".

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)