Berriak Lehendakaritza

Txema Urkijo kargutik kentzeko erabakia

2014-04-02

Iñigo Urkullu Lehendakariak Txema Urkijo, Biktimen Arretarako Bake eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiaren Aholkularia kargutik kentzeko erabakia hartu du gaur. Erabaki honen arrazoiak oinarritzen dira Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren lan amankomuneko metodologiaren ezaugarri izan behar direnetan, eta orain arte berauen irakurketan eta gauzatzean egiaztatu diren ezberdintasunetan.

Lehendakariak eskertu egiten du Txema Urkijok hamaika urte hauetan Eusko Jaurlaritzan hainbat legealditan egindako lana Giza Eskubideen eta Terrorismoaren Biktimen Arretan. Alor honek lan eremu propio eta berezia izaten jarraituko du Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritza Nagusiaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariaren menpe.

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko