Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak Desagertutako pertsonen gaineko IV. Topaketa Teknikoan parte hartu du

2014.eko apirilak 03

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Josu Erkorekaren bitartez, Desagertutako pertsonen gaineko IV Topaketa Teknikoan parte hartu du. Bertan, gai honetako espezialistek parte hartu dute: esparru instituzionalekoak, akademikokoak, juridikokoak eta kazetaritzaren mundukoak, baita desagertutako Hodei Egiluz eta Borja Lázaro euskal gazteen senitartekoek ere.

Jaurlaritzaren partaidetza, Erkorekaren aburuz, behar bezala arrazoituta dago; hain zuzen, beren inguruan pertsona bat desagertuta daukaten familiei beren drama hobeto eramateko babes pertsonala eta instituzionala ematea baita helburua. Horrez gainera, sailburuak adierazi du beharrezkoa dela "arazo konplexu" hau aztertzea, eta gaineratu du erantzukizun-esparru bat duen orok egin behar duela ekarpenik.

Segurtasuneko sailburua topaketaren inaugurazioan izan da, eta Erkoreka, berriz, gaur arratsaldean egin duten azterketa-mahaian. Bertan izan dira, halaber, Hodei Egiluz eta Borja Lázaro desagertuen senitartekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko presidente Juan Luis Ibarra eta Galdakaoko alkate Ibon Uribe.

Topaketa honek hainbat fase izan ditu, eta egun guztian zehar egin dute Arrigorriagan. Topaketa honetan bisitari ugari izan da halaber. Jardunaldia amaitzean, Javier de las Herasen eskultura bat ipini dute agerian, Nahasketak, desagertutako pertsona guztiei omenaldia egiteko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)