Berriak
Eu

Urumea arroan Uholdeak Ekiditeko Erakunde arteko Batzordearen zortzigarren bilera egin da

2014.eko apirilak 02

Gaur goizean, Donostiako udalean, Urumea arroan uholdeak ekiditeko erakunde arteko batzordearen zortzigarren bilera egin da. Bertan hurrengoek hartu dute parte: Eusko Jaurlaritzako eta Uraren Euskal Agentziako ordezkariak, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak, Donostia, Astigarraga eta Hernaniko Udaletako ordezkariak, Añarbeko Uretako ordezkariak eta, Gobernu zentralaren aldetik, Kosten Zuzendaritza. Hauekin batera, bizilagun elkarteen ordezkaritza ere egon da.

Erakundeen arteko batzordea 2011ko uholdeak eta gero sortu zen eta helburu du uholdeak ekiditeko ekintzak koordinatzea; hain zuzen, Urumea ibaiak, aldian-aldian, gainezka egitean, Donostia, Astigarraga eta Hernanin sortzen dituen kalteak ekiditea.

Batzordearen azkeneko batzar honetan aztertu da azken hiru hilabeteotan Urumeako arroan uholdeetatik defendatzeko lanen egoera. Aztertutako gai nagusiak, honako hauek:

a)    Urumeako Azterketa Hidraulikoan zehaztutako irtenbideen gainbegiratzea.

Urumeako Azterketa Hidraulikoan zehaztutako irtenbideak gainbegiratu dira, bai abian jarriko diren proiektuak bai idatzitako proiektuak. Uholdeetatik defendatzeko ekintza posibleak banan-banan aztertzen  dira  eta ur hustuketarako ahalmen hobekuntzaren ikuspuntutik eraginkorrenak aukeratzen dira. Aztertutako azken eremuak honako hauek dira: Galtzaurreko errekastoa Astigarragan eta Hernaniko Portu auzoa eta Eziago Industrigunea.           

b) ETSren Loiolako zubiari dagokionez. URAk jakinarazi du Urumea zeharkatuko duen zubi berriaren eraiketa erritmo onean doala. Zubi berria ekainean erabiltzea aurreikusten da, eta ,horrela, zubi zaharraren eraisketa uztaila edota abuztu aldera egin ahal izango da.

C) Martuteneko proiektuari dagokionez, URAk eta Donostiako Udalak aurrerantz egin dute behin-behineko bi erakundeen arteko hitzarmenaren lehendabiziko zirriborroarekin. Halaber, erakundeek berretsi dute lehen faseko lanak 2014ko bukaerarako hasiko direla.

Donostiako Udalak, bestalde, Okendotegin uholde arriskua gutxitzeko har daitezkeen neurrien inguruko azterketa bat eskatu zion URAri. URAk batzordean behin-behineko dokumentu bat aurkeztu du eta bi erakundeek elkarrekin aztertzeko konpromisoa azaldu dute.

d) Hernaniko Karabeleko zubiari dagokionez: URAk jakinarazi du datorren maiatzean zubi berriaren oinarrizko estruktura jarriko dela, eta lanak irailerako bukatuak izatea aurreikusten dela.

e) Astigarragako Udalak bi proiektu garatu ditu (uholdeetatik defendatzeko bata, eta, bestea,  hiri drainatzea hirigune eta Ergobia aldean), eta URAri bidali dizkio otsailean proiektu horien azterketa hidraulikoa egin dadin.

f) Azken hiru hilabeteotan Urumean  eginiko mantentzen lanen berri eman da. Bai URAren mantentze lanetarako zerbitzupean egindakoen berri, bai azken ur goraldiak eta gero adostutakoen berri (URA eta Udalak elkarrekin eginiko Urumeara bisita eta ondoren). Halaber, URAk aurkeztu du udalei igorriko dien hitzarmen proposamena. Hitzarmen horrek  xede du lankidetza sustatzea mantentze lanak egiteko.

g) Azkenik aipatu behar da Sarroeta-Martutene Auzo Elkarteko ordezkariek espreski jakin arazi dute batzordean ez datozela bat Kalapiek egindako proposamenekin eta berriz ere eskatu du lanak ahalik eta azkarren has daitezen.

Udala aurrera ateratzen ari den lanei dagokienez, aipatu behar dira Aztiñene zubia ordezkatzeko lehiaketan emandako aurrerapausoak, Lorategi Hiriko Plan Bereziaren lehen onarpena laster emango duela, Txomin-Eneako zubia ordezkatzeko proiektuan egiten ari den doikuntzak, HJParen aldaketaren onarpena, ostiral honetan izango den Txomin-Eneako Ibai Parkearen proiektuaren behin-betiko onespenaz gain. Gainera, Antzitako Plan Berezian lanean dihardu. Martuteneri dagokionez, lehen fasea hasteko beharrezkoak diren lursail guztiak URAren esku jartzeko konpromisoa berretsi du eta horretarako dagoeneko etxebizitza guztiak eskuratzeko urratsak bete ditu, eraikita ez dauden lursailak eskuratzeko lanean aritzeaz gain.

Batzorde honek 2014ko ekainaren 9an egingo du hurrengo bilera. Berau berriro, Donostiako Udaletxean ospatuko da, eta bertan obren kronogramaz eta finantzaketen gaineko akordio posibleez hitz egingo da. Bitartean, parte hartzen duten erakundeek, elkarlanean arituko dira gainontzeko lanen programazioa prestatzeko.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)