Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Martxoan, 2.112 langabetu gehiago izan dira

2014.eko apirilak 02

Martxoan, Lanbideko bulegoetan 2.112 langabetu gehiago erregistratu dira, hau da, aurreko hilabetean baino % 1,2 gehiago. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 178.148 pertsonari eragiten die. Gizarte Segurantzarekiko batez besteko afiliazioa, 870.077 pertsonakoa izan da, otsailean baino 2.424 gehiago (%0,28).

2014ko lehen hiruhilekoan 5.084 lanpostu galdu dira, eta joan den urteko epe berean, aldiz, 14.362 izan ziren. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren iritziz martxoko datuak bat datoz lan-merkatuak urte hasieratik izan duen bilakaerarekin, zeinak susperraldi batean sartu dela dirudien.

Bi sexuen kasuan hazi da langabezia, baina emakumeen artean gehiago (% 1,24) gizonen artean baino (% 1,15), eta batez ere 25 urtetik beherako gazteei eragin die. Azken horien artean, langabetuen kopurua aurreko hilabetean baino % 5,35 handiagoa izan da. Aldiz, 25 eta 34 urte bitarteko pertsonei dagozkien kopuruak ia aurreko urtekoen parekoak dira; zehazki, % 0,06ko hazkundea gertatu da.

Eraikuntza sektorea da joan den hilabetean langabezia murriztea lortu zuen bakarra: % 0,7. Industrian, langabezia % 1,45 hazi da, zerbitzuetan % 0,99 eta lehen sektorean % 1,53. Aurretik lan esperientziarik ez zuten langabetuen kopurua % 4,76 hazi da. Hori bat dator gazte langabetuen artean gertatu den hazkunde handiarekin. Langabezia-tasa gehien txikitu duten jarduerak hauek dira: eraikuntza espezializatuko jarduerak, ostatu-emate zerbitzuak, eraikinen eraikuntza eta segurtasun eta ikerketako jarduerak.

Araban, bilakaera negatiboa izan da: langabezia % 2,63 handitu da. Hala Bizkaian (% 0,95) nola Gipuzkoan (% 0,9) hazkundea askoz ere txikiagoa izan da. Eskualdeei dagokienez, Oarsoalde eta Urola Erdiko langabezia-tasaren jaitsierak nabarmentzen dira. Bilbo, Gasteiz, Aiaralde, Behe Bidaso eta Ezkerraldean, berriz, hazi egin da.

 

Kontratazioak

Martxoan, EAEko kontratuen kopurua 53.012koa izan da; horietatik 4.476, % 8,44 hain zuzen, mugagabeak izan dira. Aurreko hilabetearekin alderatuta, kontratazio maila % 12 hazi da, eta 2013ko martxoarekin alderatuta, % 14,4. Era berean, martxoan, kontratatutako pertsonen kopurua % 8,6 hazi da, eta % 5,8 urtean zehar (gizonen artean % 9,8 eta emakumeen artean % 1,9). 2014ko martxoko txandakatze-tasa % 1,46koa izan da (gizonen artean % 1,44koa eta emakumeen artean % 1,48koa).

Aurtengo kontratuen guztizko kopuru metatua 159.450era iritsi da, hau da, iaz baino % 11,17 gehiago izan dira. Kontratu mugagabeen kopuru metatua 2.618koa izan da, 2013ko martxoan baino % 3,82 handiagoa.

 

 

Kontratu kopurua

Pertsona kontratatuen kopurua

Txandakatze-tasa

Aldi baterako kontratuen tasa

Mugagabeen tasa

 

giz.

ema.

guzt.

giz.

ema.

guzt.

giz.

ema.

guzt.

giz.

ema.

guzt.

giz.

ema.

guzt.

Urt.

28.885

30.237

59.122

20.907

20.206

41.113

1,38

1,50

1,44

% 23,6

% 50,8

% 37,5

% 7,2

% 7,1

% 7,2

Ots.

23.488

23.828

47.316

17.009

16.504

33.513

1,38

1,44

1,41

% 26,4

% 54,8

% 40,7

% 7,7

% 8,8

% 8,3

Mar.

26.498

26.514

53.012

18.418

17.963

36.381

1,44

1,48

1,46

% 25,1

% 53,1

% 39,1

% 8,1

% 8,8

% 8,4

 

Afiliazioa

Gizarte Segurantzarekiko batez besteko afiliazioa, martxoan zehar, EAEn, 870.077 pertsonakoa izan da, otsailean baino 2.424 gehiago, %0,28 gehiago.

 

 

Afiliatuak

Aurreko hilea

Aurreko urtea

 

Saldoa

Bilaka %

Saldoa

Bilaka%

Araba/Álava

141.797

114

0,08%

-213

-0,15%

Gipuzkoa

290.102

1148

0,40%

6

0,00%

Bizkaia

438.178

1162

0,27%

-3.014

-0,68%

EUSKADI

870.077

2.424

0,28%

-3.221

-0,37%

 

Lurralde historikoei begira, bilakaera onena Gipuzkoak izan du, bertan afiliazioa % 0,40 igo baita; jarraian, Bizkaian %0,27 hazi da; eta Araba %0,08an geldituda.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @raularranku
    2014.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @osalanEJGV: Euskadi. El desempleo aumentó en 2.112 personas en marzo http://t.co/rCgT3dFfrT

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)