Cristina Uriartek PISA txostenaren emaitzen balorazioa egin du
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Cristina Uriartek, PISA txostenari buruz hitz egin du gaur goizean Bilbon: "Emaitzak, OCDE-ko batez besteko emaitzan daude, gutxi gorabehera, baina uste dugu badagoela tarte bat hobetzeko eta, azken finean, honetarako dira PISA-ren azterketak eta emaitzak, ikusteko non hobetu dezakegun. Bagenekien datuak ez direla txarrak baina badagoela tarte bat hobetzeko, eta honek erakusten du".