Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna sailak 5,5 milioi euroko Global Lehian nazioartekotze Programaren deialdia onartu du. (2014-04-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko apirilak 01

LABURPENA

Enpresen nazioartekotzea babesteko programa duela gutxi onartu zuen Gobernu Kontseiluak
5,5 milioi euroko aurrekontu saila hartuko duen deialdia, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna sailaren proposamenari esker, Global Lehian diru-laguntzen programa deitu du, 2014an ETEak beren aldetik edo lankidetzan nazioartekotzeko.

Helburu horretara, 5.520.000 euro bideratuko dira, programaren artikuluetan aurreikusitako zenbait etapatan banatuta:
Hasierako etapa: 828.000 euro
Indartze etapa: 3.312.000 euro
Ezarpen etapa: 1.380.000 euro

Eskabideak non eta nola aurkeztu

Eskabidea telematikoki bete beharko da, eta hurrengo helbide elektronikoetara bidali beharko da:

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/es/

http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/

Txostena eta izapideak, hurrengo helbide honetan ikusi ahalko dira: http://www.euskadi.net/misgestiones/

Global Lehian Ekimenaren ezaugarri nagusiak gogora

Global Lehian programaren laguntzek, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez bideratutakoek, Euskadiko enpresen sustapen- eta funtzionamendu-jarduerari eusteko helburua dute, merkatuetan sar daitezen errazteko.

Agindu berriak PROINTER programa ordezkatu eta arautze-esparru berria ezarri du, zeina diseinatu den ETEei laguntza emateko, horien nazioartekotze-mailaren arabera. Horretarako, Aginduak lau laguntza-etapa bereizten ditu: hastapen-jarduerak, sendotze-jarduerak, ezarpena, haren hiru modalitateetako edozeinetan: merkataritza, ekoizpena edo zerbitzu-enpresak eta enpresek nazioartekotze-espezialistak aurkitzea eta beren erakundeak merkatu globalaren eskakizunetara egokitzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau