Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Agindua, BIKAIN-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautu, eta 2014an kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeei izena emateko dei egiten diena. (2014-04-01(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-04-01

LABURPENA

BIKAIN-EUSKARAREN KALITATE ZIURTAGARIA ESKURATZEKO DEIALDIA

Gobernu kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2014an eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu nahi duten erakundeei dei egiten dien Agindua onartu du. Era berean, Aginduak ziurtagiri hauen ebaluazio-prozesua ere arautzen du. Zerbitzu hau eskatu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio unitateek eta entitate handien lan zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan