Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat sinatu du Zientzia eta Berrikuntza Ministerioarekin; beraren bitartez, 150 milioi euroko finantziazioa lortuko da azpiegitura teknologikoentzat

2010.eko maiatzak 11

Hitzarmena Berrikuntzaren Estrategi Estatalaren baitan sartzen da (E21). Horren funtsezko helburua da berrikuntzaren alorreko bederatzigarren postura iristea munduan. Akordio horren bitartez, Ministerioak 80 milioi euroko kreditua emango du aurten, 40 milioi datorren urtean eta beste 30 milioi 2012an. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, 150 milioi euro hauekin “azpiegitura zientifiko-teknologikoak eta ekipamenduak finantzatuko dira”. Horien egileak izango dira “parte teknologikoak kudatzen dituzten sozietateak, proiektu bereziak garatzen dituzten erakundeak eta proiektu estrategikoak gauzatzen dituzten enpresa handiak”.

Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur hitzarmen-marko bat sinatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatu ditzan berrikuntzarekin zerikusia duten zenbait jarduera; horren osoko zenbatekoa 150 milioi euro izango da, 2010 eta 2012 urteen artean. Ministerioak 80 milioi euroko kreditua emango du aurten, 40 milioi datorren urtean eta beste 30 milioi 2012an. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi duenez, hitzarmen honen helburua da “berrikuntzaren bederatzigarren postura iristea munduan”.

Asteko Gobernu Kontseiluaren amaieran Lehendakaritzak egindako prentsaurrekoan, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak azaldu ditu Jaurlaritzaren bileran hartutako akordioak. Hitzarmen horren bitartez, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak 150 milioi euroko kreditua emango dio Euskadiri, 15 urtean amortizatzeko. Hitzarmena Berrikuntzaren Estrategia Estatalaren baitan sartzen da (E21), eta, Mendiak azaldu duenez, beharrezkotzat jo da “beste 6.000 milioi euro gehiago mugitzea ikerkuntza pribatuaren alorrean (BPGaren % 1,9); berrikuntza egiten duten enpresen perimetroa bikoiztea, 40.000 enpresa gehituz; eta ordainketa-balantza lehiakorra lortzea, oraingo saldoa murriztuz -20.000 milioi negatibo, gutxi gorabehera- eta zerora hurbilduz”. Gobernu Kontseilu berean zehaztu da kanpo-auditoria kontratatzeko legezko betebeharra duten Sozietate Publikoen zerrenda:

- EUSKO TRENBIDEAK - FERROCARRILES VASCOS, S.A
- SOCIEDAD INFORMÁTICA DEL GOBIERNO VASCO, S.A. EJIE
- ORQUESTA DE EUSKADI S.A.
- NEIKER, A.B.
- ITSASMENDIKOI, S.A.
- EGAILAN, S.A.
- ITELAZPI, S.A.
- IHOBE, S.A. - SOCIEDAD PÚBLICA DE GESTIÓN AMBIENTAL
- SOCIEDAD PÚBLICA DE GESTIÓN DE VIVIENDAS EN ALQUILER, S.A.
- VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI, S.A.
- SOCIEDAD PARA LA PROMOCIÓN Y RECONVERSIÓN INDUSTRIAL,
S.A. SPRI
- SPRILUR, S.A.
- PARQUE TECNOLÓGICO S.A.
- EUSKAL TELEBISTA, S.A.
- EUSKO IRRATIA, S.A.
- OSATEK, S.A.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Auditorien Legeak eta Sozietate Anonimoei buruzko Legeak ezartzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore publikoaren sozietate batzuei urteko kontuen auditoria egin behar zaiela. Hala, Sozietate horiek horri dagozkion auditoria-kontratuak adjudikatu beharko dituzte gehienez hiru hilabeteko epean, eskaintzak gutxienez hiru kontu-auditoreri eginez. Bozeramaileak adierazi duenez, Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikorako Bulegoak gainbegiratuko ditu eskaintza horiek, eta Batzar Nagusiak auditoreak izendatuko ditu. Akzioen % 100aren jabea EAEko Administrazioa izanez gero, Eusko Jaurlaritza izango da erabakia hartuko duena, Batzar Nagusi bezala arituz.

Bozeramaileak azaldu duenez, Sektore Publikoaren erakunde bakoitzarentzat txosten hauek eskuratu beharko dira: auditoriaren txostena, barne kontrolari eta aurrekontua betetzeari buruzko txostena, eta legezkotasunari buruzko txostena. “Sozietate Publikoen auditoriarentzat ezarritako gutxieneko edukiaren arabera, auditoriak kontrolatu behar du ea betetzen ote diren zuzendaritzako pertsonalaren ordainsari-arauak, aurrekontu-erregimenaren arauak eta kontratazio publikoaren arauak”, gaineratu du.

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak berretsi du Jaurlaritzak “diskrezioz” jarraitzen duela lanean ahalik eta adostasunik handiena lortzeko Bakerako Hezkuntzaren Planaren inguruan. Hala, Mendiak adierazi du Eusko Jaurlaritzak “ez duela epe zorrotzen bidez murriztu nahi ahalik eta adostasunik handiena lortzeko ahalegina”; adierazi du, gainera, hau ez dela plan berria, baizik eta birformulazio bat, Jaurlaritzaren konpromisoari eta Legebiltzarraren aginduari erantzuten diena”. “Kontsideratu da indarkeria terroristak garrantzi handiagoa izan beharko lukeela, Giza Eskubideen kontrako urratze nagusia baita herri honetan”, esan du bukatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.05.11)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-05-11n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea