Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadi Iraskundea, METAPOSTAra batzen den lehenengo txirrindularitza taldea

2014.eko martxoak 31
  • Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak, IKTek eskaintzen dituzten aukeren alde apustu egiten du, Bazkide-Kolaboratzaileei orain arte paperez jasotzen zituzten Iraskundearen komunikazioak, Interneteko postontzi elektroniko honetan jasotzeko aukera ematen, beste entitateen komunikazioekin batera.
  • METAPOSTAk hiru milioi eta erdi baino dokumentu gehiago bidali ditu 2011ko otsailean aurkeztu zenetik, ondorioz, 90 tona paper inguru aurreztuz.
  • Integrazio honekin, Euskadi Iraskundeak bere bazkideen duen harremana hobetzen du ohiko posta-bidalketekiko %80ko aurrezpena izanez.
  • METAPOSTA Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren barneko zerbitzua da, eta Danimarka moduko beste herrialdeetan arrakastaz dabilen antzeko ekimenetan oinarritzen da. Enpresa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bitartez.

Euskadi Txirrindularitza Iraskundeak, Informazio Gizartearen garapenaren aldeko apustuan, METAPOSTAn egindako integrazioa sinatu du postontzi eta dokumentu gordailu honen bidez bere Bazkide-Kolaboratzaileei komunikazioak bidaltzeko. Era honetan, Euskadi Iraskundea METAPOSTAra batzen den lehendabiziko txirrindularitza-taldean bilakatzen da. Saski Baskonia edo Bilbao Basket bezalako beste kirol-taldeek jada erabiltzen dute METAPOSTA zerbitzua, beste entitate askorekin batera, hala nola, Iberdrola, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Kutxabank edo Laboral Kutxa.

Kirol taldearen administrazioarentzat Euskadi Iraskundeko bazkide diren 1.500 pertsonei komunikazioak haien METAPOSTAko postontzietara biltzeak, ingurumenaren eta aurrezteko politiken aldeko urrats handia suposatzen du. Orain arte, haien bazkideekin komunikatzeko bide bakarra ohiko posta izan da, beraz, Euskadi Iraskundeak erabaki honekin 1.000 kilo paper aurreztu ahal izango ditu urtero.

METAPOSTA Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beste eragile pribatuekin batera sustatzen duten Euskadiko 2015 Agenda Digitalaren barneko zerbitzua da. Izaera estrategikoa du eta administrazio elektronikoa, faktura elektronikoa eta ziurtagiri digitalak bultzatzako jaio zen 2011an.

Hiru urte hauetan 40.000 partikular eta enpresa batu dira METAPOSTAra haien dokumentu garrantzitsu eta konfidentzialak online kudeatzeko. Lortutako erabiltzaile kopurua ospatzeko zozketa bidez aukeratuko duten pertsona batek fakturak doan izango ditu urte oso batez.

Euskadi Txirrindularitza Iraskundea, 1993an sortua, irabazasmo gabeko erakundea da. Euskal txirrindularitzaren bultzapena, sustapena, zabalkundea eta garapena dira haren helburu nagusiak. METAPOSTArekin fundazioak paper-aurrezpen nabarmena lortzeaz gain, bere bazkideei komunikazioak artxibo pertsonal honetan jasotzeko balio erantsia ematen die, balio legalarekin eta beste entitateen komunikazioekin batera.

Zer da METAPOSTA?

METAPOSTAk Interneteko dokumentu-gordailu elektronikoa eta postontzia eskaintzen du, hiritarrek nahiz enpresek balio handikoak diren agiriak espazio elektroniko pertsonal batean era seguruan betiko biltzeko aukera izan dezaten.

Gaur egun, entitate asko dira haien dokumentuak METAPOSTAren bidez bidaltzen dituztenak, hala nola, Kutxabank, Euskadiko Kutxa, Iberdrola, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, ur-partzuergo euskaldunak, IT Txartela edo Enpresa Digitala. Aurten, Movistar, Osakidetza, Lanbide eta Bilboko Udala batuko dira, besteak beste.

Alta hartzeko moduak

Hiru modu daude alta hartzeko:

  1. Ziurtagiri digitala (NAN elektronikoa, IZENPE txartela, CAMERFIRMA txartela, CERES ziurtagiria, edota Osakidetza eta EHUren enpresa-ziurtagiriak).
  2. KZgunea zentro publikoetan.
  3. Online bankaren bidez (Kutxabank, Laboral Kutxa edo Bankoa).

Informazio gehiago Metapostari buruz

www.metaposta.com

blog.metaposta.com

www.youtube.com/user/metaposta

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko