Berriak
Eu

Emakundek Berdintasunerako VI Plana aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean

2014.eko martxoak 31

Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI Plana aurkeztu du gaur Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen aurrean. VI. Planaren helburua, funtsean, esku hartzeko zenbait ildo eta jarraibide zehaztea da, euskal herri-aginteek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan izango duten jarduera zuzentzeko. VI. Berdintasun Plana Eusko Jaurlaritzaren X Legegintzaldiko Plan Estrategikoetako bat da eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak ezarritako lege-agindu bati erantzuten dio, zeinetan zehazten den Legegintzaldi bakoitzaren hasieran Berdintasun Plan bat onartuko den.

Planaren ardatz nagusia balio aldaketa da. Balioak aldatu ezean, ezin da gizartea eraldatu. Balioek edozer gizarte-eredu iraunarazten eta justifikatzen dute, eta eredu androzentriko eta matxista batetik berdintasunezko eredu batera igarotzen laguntzeko, beharrezkoa da beste balio batzuk garatzea, beste printzipio filosofiko, etiko eta politiko batzuk garatzea, eta gizartea horietan oinarritzea. Pertsonen usteetan eta gizartearen maila sinbolikoan eragina izatea. Lan zaila den arren, ezinbestekoa da aldaketak eta transformazioak eragiteko.

Bi blokek osatzen dute VI Planaren egitura, berdintasunaren aldeko gobernantza hobetzeko neurriak eta berdintasunaren arloan esku-hartzeko ardatzak:

Berdintasunaren aldeko gobernantza hobetzeko neurriak: Guztira hamahiru neurri dira, berdintasun-printzipioa euskal herri-aginteen antolakuntzan eta funtzionamenduan txertatzeko ezartzen dituen aginduak biltzen eta hedatzen dituztenak, hala nola, berdintasun unitate administratiboak sortu eta indartzea, kontratazioetan berdintasun klausulak txertatzea edo estatistika, ikerketa, legeetan eta aurrekontuetan berdintasun ikuspegia txertatzea.

GOBERNANTZA HOBETZEKO NEURRIAK

G1. Berdintasunerako plangintza areagotzea eta hobetzea.

G2. Berdintasunerako unitate administratiboak sortzea eta indartzea.

G3. Berdintasunerako koordinazio-egiturak sortzea eta indartzea.

G4. Estatistika eta azterlanetan genero-ikuspegia txertatzea.

G5. Prestakuntza jardueretan genero ikuspegia sartzea.

G6. Enplegu publikora sartzeko eta bertan sustatzeko hautaketa prozesuetan berdintasunari buruzko edukiak sartzea.

G7. Hizkuntza eta/edo beste komunikazio-elementu batzuk modu ez-sexistan erabiltzea.

G8. Araudian berdintasunaren printzipioa txertatzea.

G9. Aurrekontuetan genero ikuspegia txertatzea.

G10. Sektorekako eta zeharkako planetan genero-ikuspegia sartzea.

G11. Kontratu, diru laguntza eta hitzarmenetan berdintasunerako klausulak sartzea.

G12. Epaimahaietan emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua sustatzea.

G13. Kontsultarako eta parte-hartzeko organoetan genero-ikuspegia sartzea.

Berdintasunaren alorrean esku-hartzeko ardatzak: VI. planak proposatzen dituen erronkak hiru ardatzen inguruan antolatu dira. I. ardatzak balio-aldaketa eta emakumeen ahalduntze pertsonala, kolektiboa eta soziala bultzatzen ditu; II. ardatzak antolaketa sozial erantzunkidea garatzea du helburu; eta III. ardatzak emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazi nahi du.

ESKU HARTZEKO ARDATZEN ETA PROGRAMEN ZERRENDA

I. ARDATZA: BALIOAK ALDATZEA ETA EMAKUMEAK AHALDUNTZEA 1. programa: Balioak aldatzea.
2. programa: Ahalduntze pertsonala laguntzea.
3. programa: Ahalduntze kolektiboa laguntzea.
4. programa: Ahalduntze soziala eta politikoa laguntzea.
II. ARDATZA: GIZARTE ANTOLAKUNTZA ERANTZUKIDEA 5. programa: Erantzunkidetasuna eta denboraren erabilera berriak.
6. programa: Erantzunkidetasunezko adiskidetzea.
III. ARDATZA: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEA 7. programa: Sentsibilizazioa eta prebentzioa.
8. programa: Detekzioa eta arreta.

I ARDATZA: Balioak aldatzea eta emakumeak ahalduntzea

Pertsonen usteak aldatzeak ekartzen duen lan zaila den arren, Plan honek nahi duen gizarte-aldaketa lortzeko ezinbestekoa da. Ez da Plan honetako programa edo ardatz bakarrera mugatzen, gainontzeko programetan ere oso presente dago.

Denboran iraungo duen aldaketa sozialaren berme modura planak indar berezia ematen dio haur eta gazteekin egin beharreko lanari, garrantzi handia emanez Hezkuntza-prestakuntza alorrari, eta baita komunikabideei eta sare sozialei. Gizartearen parte hartzea indartu nahi du eta eragile sozial guztien konplizitatea eskatzen du emakume eta gizonen berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko.

I. ARDATZA: BALIOAK ALDATZEA ETA

EMAKUMEAK AHALDUNTZEA

 

2. PROGRAMA:

AHALDUNTZE PERTSONALA LAGUNTZEA

3. PROGRAMA:

AHALDUNTZE KOLEKTIBOA LAGUNTZEA

4. PROGRAMA:

AHALDUNTZE SOZIALA ETA POLITIKOA LAGUNTZEA

1. Emakumeen autoestimua konpontzen eta garatzen laguntzea.

 

1. Emakumeen laneratzea, lan baldintzak eta mailaz igotzeko aukerak hobetzea, taldeen eta egoera aniztasuna kontuan hartuta.

1. Emakumeen elkarteen mugimenduak sustatzea eta emakumeak horietan parte hartzera bultzatzea.
2. Genero kontzientzia bultzatzea eta emakumeen autonomiaren garapena sustatzea. 2. Pobrezia edo/eta bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen kopurua murriztea. 2. Erabaki eta eragin guneetan emakumeen presentzia eta partaidetza handitzea.
  3. Emakumeek gizarte baliabideak eskuratzeko aukera hobetzea, batez ere erabilera desberdintasun handia duten horietan, eta askotariko diskriminazio egoerei arreta handia jarriz.  
       

Helburuen artean, etxeko eremuan eta lanekoan genero rolek emakume eta gizonei ezarritako eginbehar ezberdinak baliogabetzea, zaintza lanari merezi duen aitortza egitea gizartearen behar bat bezala eta pertsona guztiek honekin duten konpromisoa indartzea, bereziki, txikiak bere kargu dituztenak edo txikien erreferentzia eredu izan daitezkeenak.

Honekin batera, komunikabideetan emakume eta gizonen presentzia orekatua eta bi sexuen irudi plurala erakustea proposatzen du eta gizonei zuzentzen da eredu maskulino tradizionala zalantzan jarri dezaten, eta berdintasunean oinarritutako jokabideak erakutsi ditzaten.

Lehen ardatz honetan emakumeak ahalduntzeko programak ere daude, ahalduntze personal eta taldekoa sustatuz, emakumeen autoestimua eta autonomia indartuz, haien bizi baldintzak hobetuz eta haien parte hartze soziopolitikoa sustatuz, besteak beste.

 

II ARDATZA: Gizarte antolakuntza erantzunkidea.

Erantzunkidetasunak konpromisoa eskatzen du, gizartearen parte diren pertsona guztien konpromisoa: ugalketa eta ekoizpena, etxeko arloa eta arlo publikoa, zaintza-lanak eta sostengua, neurri berean beren gain hartzeko eta balioesteko konpromisoa, hain zuzen ere. Soilik horrela eraldatu ahalko dira balioak, bi espazioak aintzatetsiz eta balioetsiz, eta soilik horrela lortu ahalko da emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra.

 

II. ARDATZA: GIZARTE ANTOLAKUNTZA ERANTZUKIDEA

5. PROGRAMA: ERANTZUKIDETASUNA

ETA DENBORAREN ERABILERA BERRIAK

6. PROGRAMA: KONTZILIAZIO ERANTZUKIDEA

1. Erantzukidetasuna eta zaintzaren etika bultzatzea. 1. Enpresen kultura eta jarduera kontziliazio erantzukiderantz aldatzea.
2. Emakumeek aisialdiaz gozatzeko eta autonomia/independentzia ekonomikoa lortzeko bideratutako denbora handitzea 2. Zerbitzuen ordutegien malgutasuna eta estaldura areagotzea.
  3. Hirigintzako plangintza eta herritarrei zuzendutako zerbitzuak aldatzea, kontziliazio erantzukidea errazteko

 

Helburu hau kontutan izanik, planak bilatzen du erantzunkidetasun eta denboraren erabilera berriak sustatzea (generoen arteko aldea murriztea, gizonek eta emakumeek etxeko eta zaintza lanetan emandako denboran, adibidez, emakumeek etxetik kanpoko lanerako eta aisialdirako denbora gehiago izan dezaten, besteak beste). Honekin batera enpresen kultura kontziliazio eta erantzunkiderantz aldatzea proposatzen du, eta mendetasun egoeran dauden arreta emateko zerbitzuen ordutegien malgutasuna eta estaldura areagotzea. Erantzunkidetasunezko kontziliazioa ahalbidetzeko plangintza urbanistikoa eta etxebizitzen, espazio publikoen eta garraiobideen diseinua aldatzea ere proposatzen du.

III ARDATZA: Emakumeen kontrako indarkeria desagerraraztea

Genero-desberdintasuna emakumeen aurkako indarkeriaren oinarrietako bat da eta, horrenbestez, Plan honetan proposatutako gainerako jarduera-eremuetan bezalaxe, indarkeriaren kontrako borroka efektiboa estu-estu lotuta dago gizartearen balio-aldaketarekin. Hori horrela, eraldaketa hori funtsezkoa da indarkeria ezabatzeko eta behar bezala eta behin betiko konpontzeko.

Indarkeriarik gabeko ereduak bultzatzea da ardatz honen lehenengo programa eta bereziki gizonetan jartzen du indarra eta baita emakumeen kontrako indarkeria mota ezberdinetan.

III. ARDATZA: EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA DESAGERRARAZTEA

7. PROGRAMA: SENTSIBILIZAZIOA

ETA PREBENTZIOA

8. PROGRAMA: DETEKZIOA ETA ARRETA.

1. Indarkeriarik gabeko portaera ereduak bultzatzea. 1. Portaera bortitzak garaiz hautematea eta horiei buruzko informazioa areagotzea.
2. Emakumeen aurkako indarkeriari buruzko informazioa eta ikerketa hobetzea. 2. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen babesa eta arreta oso bermatzea.

 

Honekin batera, planteatzen du hedabideetan pertsonak euren sexuaren arabera maila handiagokoak edo txikiagokoak direla adierazten duten irudi eta edukiak kentzea, bai eta pertsonak sexu-objektu huts bezala aurkezten dituztenak edota emakumeen kontrako indarkeria justifikatzen, hutsaltzen edota bultzatzen dutenak ere, eta baita ere, emakumeen kontrako indarkeriaren informazio-tratamendua hobetzea, genero-desberdintasuna oinarrizko elementu gisa ikus dadin, eta emakumeak borrokaren eragile aktibo gisa.

Planak, bestetik, emakumeen kontrako indarkeriari buruzko informazioa eta ikerketa hobetzea proposatzen du, baita portaera bortitzak garaiz hautematea hezkuntza-, osasun-, polizia-, epaitegi, lan- eta gizarte-sisteman, eta arreta osoko prozesuaren aurretik, bitartean eta ondoren, itxaropen doituak ematen dizkien informazioa jasotzen duten indarkeriaren biktimak diren emakumeen kopurua handitzea.

Honekin batera, indarkeriaren biktima diren emakumeen babesa eta arreta osoa bermatzean oinarritzen da plana, eta indarkeriaren biktima diren emakumeek beren kargura dituzten pertsonen, batez ere, seme-alaben beharrak betetzeko baliabideak dituzten arreta-zerbitzuen kopurua handitzea.

Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei etxebizitza bat izan dezaten bermatzea, eta haien laneratzea areagotze ere zehazten da planean, besteak beste. hala behar badute.

 

Planaren elaborazio prozesua

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako VI Plana 2013an hasi zen lantzen. Emakundeko pertsonal teknikoaren lehen analisiaren ondoren, martxotik maiatzera arte kontraste eta ekarpen prozesu bat egin zen lan bilerak eginez. EAEko Berdintasunerako koordinazio egitura guztiekin. Honekin batera, adituei elkarrizketa sakonak egin zaizkie eta kontsulta publikora ireki zen planaren zirriborroa. Planak beraz erakunde, elkarte eta hiritarren parte hartzea izan du.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)