Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Peñas Negras ingurumen-zentroak 30 urte egin ditu Bizkaiko meatze-paisaia interpretatzen

2014.eko apirilak 01
  • Ortuellako zentroak milaka bisitari jasotzen ditu urtero

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ortuellako (Bizkaia) Peñas Negras ingurumen-interpretazioko zentroak 30 urte beteko ditu, meatzaritzak eraldatu duen inguruari buruzko ingurumen-sentsibilizazioa egiten. Peñas Negras zentroaren bitartez, 270.000 lagunek meatzaritzaren inguruaren ezaugarriak ezagutu dituzte.

 

Eusko Jaurlaritzak hainbat zentro ditu ingurumenaren eta biodibertsitatearen balioz herritarrak sentsibilizatzeko, horien artean, Peñas Negras, Irungo Plaiaundi parke ekologikoko Ekoetxea interpretazio zentroa, Azpeitiko Museo Ingurugiro Etxea eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, Busturian, kokatutako Euskadiko Biodibertsitate Zentroa.

 

«Peñas Negras interpretazio zentroa bezalako ekipamenduak ezinbestekoak dira gizartea informatzeko eta gazteenak kontzientziatzeko. Gazteek ingurumenaren balioak eta onurak ezagutzea egin dezakegun inbertsio onenetako bat da, haiek kudeatuko baitute etorkizunean», azaldu du Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak.

 Aipatutako zentroek ehun mila bisitari baino gehiago jaso zituzten 2012an, horien artean, inguruak hobeto ezagutzeko jardueraren bat egin zuten 25.000 eskolaume ere.

 Peñas Negras zentroak meatzaritzaren ondorioei lau programa didaktiko ditu, DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat. Gainera, zentroak jarduera bereziak antolatzen ditu, besteak beste: meategi baten bisita, zuhaitz landaketa zuhaitzaren astean, hegaztien eraztunketa, argazki rallya, ibilbide naturalak edota ingurumenarekin lotutako mundu egunak ospatzea (Ingurumenaren Munduko Eguna eta Hegaztien Eguna, adibidez). Partaideek bikain hartu dituzte guztiak.

 

Ortoargazkien iturria: GeoEuskadi 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)