Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Administrazio Publikoaren Legearen aurreproiektuan parte hartzeko eta horri ekarpenak egiteko aukera emango die herritarrei

2014.eko apirilak 01

Gobernu Kontseiluak Administrazio Publikoaren Legearen aurreproiektuaren testua aztertu du gaurko saioan, erakundeek eta herritarrek ekarpenak egiteko bidea irekitzeko. Testuak eguneratu egingo ditu «sektore publikoaren antolamendua eta funtzionamendua», Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak prentsaurrekoan azaldu duen bezala. 



Legearen aurreproiektua «gobernantza-printzipio berrietan oinarritzen da: parte-hartzea, gardentasuna eta lankidetza». Erkorekak aipatu duenez, berritasun gisa, euskal sektore publikoko erakundeen erregistro bat sortuko da. Besteak beste, honako datu hauek eskuratu ahal izango dituzte herritarrek: goi-kargudunen izendapenak eta kargu-uzteak, emandako diru-laguntza guztien zenbatekoa eta titularra, eta sozietate publikoen ekonomia- eta ondare-egoera.

Gainera, enpresa publikoen ondasunen edo Jaurlaritzako funtzionarioen eta kargudunen ordainsarien inbentario bat jarriko da herritarren esku. Horrez gain, herritarrek dekretuak eta erregelamenduak egin ahal izango dituzte «erregelamenduetarako herri-ekimenaren bidez».

Guztira, lehen testu honek 5 titulu, 112 artikulu, 3 xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile 1 eta amaierako xedapen 1 ditu. Une honetan, ekarpenak egiteko fasean dago, eta, Jaurlaritzak aurreikusten duenez, urtearen erdialdera igorriko dio Legebiltzarrari.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Zentro Bateratuen antolaketa arautzen duen Dekretua onartu da gaur Gobernu Kontseiluan. Zentroek autonomia handiagoa izango dute antolatzeko eta aldagarritasun handiagoa programatzeko, bai eta erantzuteko gaitasun handiagoa ere, bozeramaileak azaldu duenez. 



Beste gai batzuetara etorrita, Josu Erkorekak baieztatu du Rouco Varela Madrilgo kardinal artzapezpikuaren homiliak «sumindura eta  ulertezintasuna» eragin zuela bertaratutako askoren artean.  Bere hitzek «desadostasuna eragiten zuten, adostasunaren memoria nabarmendu behar zen unean».

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.04.01)

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @asierira
    2014.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    Se habrira la participación y aportación de la ciudadanía al “Anteproyecto de Ley de Administración Pública” http://t.co/P4zgEXNs0L

  • @IritziakBatuz
    2014.eko apirilak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco abrirá a la participación el Anteproyecto de Ley de Administración Pública http://t.co/DVLEoyG9Mp

  • @vllona
    2014.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco abrirá a la participación y aportación de la ciudadanía el “Anteproyecto de Ley de Administrac... http://t.co/gVCVnISNHr

  • @CyberEuskadi
    2014.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    "El Gobierno vasco abrirá a la participación el “Anteproyecto de Ley de Administración Pública”" http://t.co/6CEM0ZKkcJ

  • @UrbSos6
    2014.eko apirilak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [CG] El GV abrirá a la participación y aportación de la ciudadanía el Anteproyecto de Ley de Administración Pública ► http://t.…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)