Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzarako 120 agenteren beste promozio bat deitu dute

2014.eko martxoak 31

24. promozioan izena emateko epea apirilaren 2an hasi eta maiatzaren 8an amaituko da

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Kontseilu Errektoreak, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia buru zela, Ertzaintzaren 24. promozioa osatuko duten 120 agente berri hautatu eta trebatzeko deialdia onartu du gaur. Promozio berri honekin, indartu eta berritu egingo da Ertzaintzaren plantilla, batik bat herritarren babesarekin lotutako zereginetan.
 

Deialdi berri honen bidez, Segurtasun Sailak Ertzaintzaren plantilla 8.000 langile ingurutan mantentzeko bitartekoak jarriko ditu. Zifra hori Ertzaintzaren plantilla ofiziala da, bere garaian euskal administrazioak eta Estatukoak adostu legez. Agente berriak, Arkauteko akademian trebakuntza-aldia amaitu ondoren, unitateetara sartuko dira, herritarren segurtasunerako plantillak indartzeko nagusiki. Ertzain berriak sartzearen bidez, gainera, plantilla berrituko da; izan ere, sartzeko gehieneko adina hogeita hamabost urtekoa da orain, sartzeko muga adin horretara arte handitzen zuen 2010eko lege-aldaketaren ondoren.

«Ertzaintzako kide berriak prebentzioa eta ikerketa lehenesten dituen polizia-eredu berrira egokituko dira. Hain justu, promozio berri honetan oposizio-sistema egokitu egin dugu; nahi dugun ertzainaren profil profesionalera egokitu ere. Eta honako goiburu hau aukeratu dugu: Egin zaitez ertzain, es tu futuro», adierazi du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Deialdia

Deialdian izena emateko epea apirilaren 2an irekiko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, eta hautapen-prozesua oposizio-sistemaren bidezkoa izango da, trebakuntza-ikastaro batekin eta praktikaldi batekin osatuko dena. Orotara, Ertzaintzako oinarrizko eskalako agenteen 120 plaza beteko dira (C-2 taldea, titulazioari dagokionez, eta Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna).

Esan bezala, guztira, 120 plaza deituko dira, eta horiek guztiek Ertzaintzaren 1. hizkuntza-eskakizuna izango dute. Gainera, erdiak indarreko derrigortasun-data dute.

Eskatutako betekizunak betetzen dituzten pertsonak aurkeztu ahal izango dira deialdira. Hona hemen horietako batzuk: Espainiako nazionalitatea izatea, adinez nagusia izatea eta 35 urte beteta ez izatea, gizonen kasuan 1,65 metro neurtzea gutxienez eta emakumeen kasuan 1,60 metro, bigarren hezkuntzako graduatu-titulua, eskola-graduatua edo lehen mailako lanbide-heziketako graduatu-titulua edo baliokidea izatea, edo gorakoko mailako tituluren bat, mediku-esklusioen koadroan ez egotea eta dolozko delituren batengatik edo besteren batengatik kondenatuta ez egotea.

Hautapen-prozedura honetan parte hartzeko eskabideak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren webgunean (www.arkauteakademia.net) eskuratu ahal izango dira. Horretan, oposizioko ariketak zer hizkuntzatan (euskara edo gaztelania) egin nahi diren adierazi behar da.

Gainera, doako telefono honetara deitzeko aukera dago: 900 840 088, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara, horren gaineko informazio guztia lortzeko.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia EHAAn argitaratu eta biharamunean irekiko da, hau da, apirilaren 2an, eta maiatzaren 8ko 11:00etan amaitu.

Oposizio-sistema

Hautapen-sistema oposizio bidezkoa izango da, eta ezagutzak neurtzeko proba, proba psikoteknikoak, gaitasun fisikoak neurtzeko proba eta elkarrizketa pertsonala izango ditu.

Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabete igaro arte ez dira hasiko probak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko edozer hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dira.

Euskararen ezagutza gehienez ere 55 punturekin baloratuko da, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Komunaren B-2 maila edo gorakokoa egiaztatuta duten pertsonentzat, eta 20 punturekin B-1 maila dutenentzat.

Euskararen ezagutza egiaztatzeko, borondatezko proba bat edo batzuk egingo d(ir)a. Titulazio baliokidea dutenei puntuak emango zaizkie, aurretik aipatutako proba(k) egin beharrik izan gabe.

Oposizioaren puntuazio totala izango da hura osatzen duten ariketetan lortutakoen batura, gehi, hala egokituz gero, euskararen ezagutza meritu gisa ebaluatzeko prozesutik eratorritakoa. Puntuazio totalaren arabera lehenetsiko dira izangaiak.

Trebakuntza-ikastaroa eta praktikaldia

Sartzeko probak gainditu ondoren, onartutakoek trebakuntza-ikastaro bat egingo dute, eta, hori gainditu ostean, praktikaldi bat. Hori ere baztertzailea izango da.

 

Twiterren jarraiguzu

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko apirilak 13

    Hola a todos. En mi opinion, no me parece bien que se sigan poniendo limites, como por ejemplo, la edad. Y me repito; hay que dar ejemplo.por desgracia, no podemos recurrir estas limitaciones por que no estamos muchos de nosotros , en una situacion que nos permita afrontar un recurso.:(

  • 2014.eko apirilak 08

    Ha habido un error en mi pago y se ha efectuado dos veces al mismo nombre y con la misma referencia q se puede hacer al respecto? ?

  • @xa2er
    2014.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @gorzubizarreta: Euskara jakitea lehen baldintza izango da ezta? #euskarazbizi #ertzaintza http://t.co/wZfvKt5kCS

  • @E_H_E
    2014.eko apirilak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @gorzubizarreta: Euskara jakitea lehen baldintza izango da ezta? #euskarazbizi #ertzaintza http://t.co/wZfvKt5kCS

  • @gorzubizarreta
    2014.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Euskara jakitea lehen baldintza izango da ezta? #euskarazbizi #ertzaintza http://t.co/wZfvKt5kCS

  • @aritzgalarraga
    2014.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Lan bila dabilenarentzat: http://t.co/2S4EoB2r1Q

  • 2014.eko apirilak 03

    Hola de nuevo:
    Gracias, lo encontre . Aprovecho para trasladarles mi descontento y el de muchos opositores respecto al limite-requisito de edad maxima , que nos parece tercermundista. Otras pegas; el temario? . Los psicotecnicos , tambien eliminatorios y por bloques?. Nos han dejado a todos planchados . Un saludo y gracias ..

  • Segurtasuna/Seguridad
    2014.eko apirilak 03

    Hola Fernando:
    La inscripción la puedes realizar en www.arkauteakademia.net, en Solicitudes online.
    Un saludo

  • 2014.eko apirilak 02

    hola.
    y donde esta el formulario?, no lo encuentro.un saludo,

    fernando.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)