Eusko Jaurlaritzak Aste Santuan jomugan turismo plan eta esperientziak merkaturatzeko Euskadin berria den egitasmo piloto aurkezten du
Ø Pilotoa Euskadin hoteletan, landa establezimenduak eta turismo bulegoetan garatuko da apirilaren 11tik 20ra bitartean.
Ø Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, Itziar Epalzak, egitasmoaren garrantzia azpimarratzen du, 2020 Euskal Turismoaren Plan Estrategikoaren helburuetariko batzuk bete eta garatzen baititu.
Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-en bidez, Aste Santuan Euskadin turismo esperientziak eta planak merkaturatzeko froga piloto bat martxan jarriko du.
Egitasmo honek oraintsu aurkeztutako 2020 Euskal Turismoaren Plan Estrategikoaren helburuetariko batzuk bete eta garatuko ditu:
Ø Bidaiarien gustoko eskaintza bat izatea.
Ø XXI (hogeitabat) gizaldiaren Turismo Bulegoa diseinatzea, gure bisitariei zerbitzu integrala eskaintzen dion tokia izan dadin.
Ø Sektore eta publikoaren arteko elkarlanaren garrantzia estrategikoa dela azpimarratzen genuen.
Ø Eta, azkenik, gure produktuak bidaiariek euren erabakiak hartzen dituzten “toki beroetan” jartzea.
Egitasmoa turismo planak edo esperientziak Euskadiko hoteletan, landa-establezimenduetan eta turismo bulegoetan, Aste Santuan, apirilaren 11tik 20ra bitartean, merkaturatzean datza. Helburua: bertan dauden bidaiariek gure artean dauden bitartean, gustukoen dituzten esperientziak ezagutu eta goza ditzatela.
Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-etik, bultzatutako ekimena da eta bidaia agentzia bat kudeatuko du, euskaditurismo.net webgunean turismo pakete eta esperientzien merkaturatzea kudeatzen duena.
Pilotoa, Euskadiko 6 hoteletan (3 Bilbon, 2 Donostian eta 1 Gasteizen); 6 Nekatur sareko landa-establezimenduetan, eta Itourbask sareko 5 informazio bulegotan, non erakustoki bat jarriko den jomugan egin daitezkeen esperientzi edo ekintzen fitxakin.
Erraza ematen duenak aurretiaz esperientzi bakoitzaren sailkapena eskatzen izan du, duten tiroia edo erakagargarritasunaren eta beste baldintza batzuren arabera, esaterako, establezimendu bakoitzak bere inguruan egin daitezkeen 6 ekintza eta gainontzeko bi lurraldeetako beste 4 izan behar dituela, guztira 10 plan salmenta puntu bakoitzean. Esperientzi edo ekintza guztiek hornitzaileen baieztapena dute erreserba berehalakoa izan dadin, goizetik arratsaldera edo egun batetik bestera, Aste Santuan, bisitarientzako operatiboak izan daitezen.
Egitasmoak zehaztasun maila handia behar du eraginkortasun handiagoa lortzeko, gure jomugaren lehiakortasuna hobetzeko eta Euskadi bisitatzen dituzten pertsonek touring-a edo herri guztian zehar errazago eta gustorago ibili daitezen.
Eskaintzaren ezaugarriak:
- Gure publiko-helburuaren lehentasun eta beharren arabera egin dira.
- Hasieran, 6 hoteletan + 6 landa-establezimendutan + 5 turismo bulegotan, baina etorkizunean eta emaitzaren arabera, gehitu daiteken kopurua da.
- Planak, sinergiak gehitzeko aztertu dira; esperientzi bakoitzeko 50 fitxa dira, elebidunak, (gaztelera/euskera, ingelesa/frantseza); totem bakoitzeko 500 fitxa eta guztira, 9.000.
- Bi ordu edo, gehien jota, egun erdiko ekintzak dira, 25-50 euro bitarteko prezioarekin.
- Turismoan espezializatutako kualifikaziodun pertsonala kontratatu da ( turismo informazioa esperientziadunak eta, gutxienez, 3 hizkuntzaren jabe), eskaerei erantzun ahal izateko.
- Harrera puntuan bertan egiten da kudeaketa guztia, ekintzei buruzko informazioa eskaintzatik hasi eta erreserba eta kobrantzaz amaitu arte.
- Eta merkaturatzea profesionalek kudeatu eta bermatuko duten call center baten bidez, erreserbak uneoro baieztatuz.
- Harrera ordutegia egunerokoa izango da, apirilaren 11tik 20ra bitartean:
- Hoteletan, goizez, 9etatik 11ak arte, eta arratsaldez, 18:30etatik 20:30ak arte.
- Landa-establezimenduetan bertako langileak izango dira formazioa eskuratuko dutenak, alojamenduaren ezaugarriakaitik.
- Turismo bulegoetan, aztertutako jende sarreren arabera, goizez, 10:00etatik 14:00ak arte.
- Call center-a eskuragarri egongo da aste barruan, 9etatik 20:30ak arte, eta jai egunetan, 9etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:30etara.
- Egitasmorako aukeratutako tokiek “totem”-a jartzeko toki berezia izango duten, harrera lekutik ahalik eta gertuen, edo bezeroak ikusteko erraz izan daiten tokian.
Froga pilotoa aztertu egingo da helburu ezberdinekin:
Ø Jomugan zerbitzuak kontratatzeko bisitariak erakusten duen jarrera aztertzeko,
Ø Beharrei buruzko informazioa lortzea operatibizatzeko, kontsumo eta asetze mailak eta profilak ezagutzeko,...etabar
Froga honek ez duelako horretan gelditu nahi, jarraipen bokazioa baitu. Azken finean, lortu nahi dena destinuan merkaturatze eredu bat garatzea delako, alojamenduen eta enpresa errezeptiboen arteko sinergiak suspertu ditzala eta kanalaren egituraketan lagungarri izan dadila.