Berriak Osasuna
Eu

Kolon-ondesteko minbiziaren baheketa programa Euskadiko xede biztanleriaren %100-engana iritsi da

2014.eko martxoak 31

Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren konpromisoa bete da, hau da, 50-69 urteko herritar guztiengana iristea 2013. urtea amaitu baino lehen

Kolon-ondesteko minbiziaren baheketa-programa Euskadiko xede-biztanleriaren %100engana iritsi zen 2013ko abenduan. Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburu Jon Darpón jaunak horixe iragarri du gaur eta, hortaz, legealdiaren hasieran hartutako konpromisoa bete dutela adierazi du; hain zuzen ere, programan parte hartzeko lehen gonbidapena 50 urtetik 69 urtera bitarteko euskal herritar guztiengana helarazteko konpromisoa.

Programa honen helburu nagusia da tumore honen prebentzio eta detekttze goiztiarraren garrantziaz kontzientziatzea. izan ere, sailburuaren hitzetan, "goiz detektatzeak bizitza salba dezakeela kasu askotan". Detektatzen diren 10 minbizi inbasibotatik ia 7 I. eta II. estadioetan daude eta, horri esker, "pronostikoa oso positiboa izaten da”, nabarmendu du.

Sailburuak prentsaurrekoa eman du gaur Bizkaiko Minbiziaren aurkako Elkartearekin batera, Kolon-ondesteko Minbiziaren Prebentzio Eguna dela-eta. Prentsaurrekoan sentsibilizazio-kanpaina antolatu duen Gabriel otalora ere izan da.

Koloneko minbizia tumore gaizto ohikoena da EAEn sexu biak kontuan hartuta. Prebentzio modura, sailburuak azaldu du Gorotzetako Ezkutuko Odola detektatzeko probaz gain, "lehen mailako prebentzioa" ere oso garrantzitsua dela, bizimodu osasungarria izatea, alegia.

(Informazio zehatzagoa atxikitako dokumentuan)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)