Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Asteartean, apirilaren 1ean, Euskotrenejo tren zerbitzuen 2014ko tarifak indarrean sartuko dira

2014.eko martxoak 28

Datorren apirilaren 1ean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoaren tren zerbitzuen 2014ko Tarifak indarrean sartuko dira.

Tarifa berriak Euskadiko Prezioen Batzordeak 2013ko bukaeran baimendu zituen. Erakunde hau, besteak beste, Euskal Administrazio Publikoa eta kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeek osatzen dute, eta aipatutako Euskotreneko zerbitzuentzako %2,23ko gehikuntza osoa aurreikusten dute.

Halere, ondorengo hau adierazi beharra dago:

  • 30D Gaztea hileko bonoaren prezioa murriztu egiten da. Bono honek Bizkaiko Lurralde Historikoan eta Bilbo-Donostia linean Debaraino bidaiatzeko balio du. 
  • Barik diru zorro txartelarekin abonatutako bidaien tarifa izoztu egiten da.
  • Gipuzkoan erabiltzen den hileko bonoak bere prezioa mantentzen du. 
  • Distantzia luzeko Bonoaren tarifa ere izoztu egiten da, Tarifa Murriztuko profila duten pertsonentzako lurraldearteko bidaiak burutzeko balio duena.

Azkenik, Bilboko tranbiaren hileko tituluaren prezioa 29 eurokoa izango da.

Beste alde batetik, Euskotrenek Bizkaian bere tren eskaintza hobetu du eta horretarako lanegunetan Bilbo eta Durango eta Bilbo eta Urdaibai arteko lineatan tren zuzenak martxan jarri ditu. Hain zuzen ere Durango – Bilbo eta Gernika – Amorebieta – Bilbo tarteetan tren zuzenak ezarri ditu. Tren zuzen berriek, soil-soilik, ondorengo geltokietan burutzen dute geldialdia Durangaldeko zerbitzuentzako: Durango, Bolueta (Metro Bilbaorekin lotura) eta Atxuri (Bilboko Tranbiarekin lotura); eta Urdaibaitik datozen trenek Gernikan, Lurgorrin (Gernika), Amorebieta Geralekuan, Boluetan (Metro Bilbaorekin lotura) eta Atxurin.

Lehen aipatutako tren zuzenek bidaia 10 minutuz aurreratzen dute lanegunetan ohiko eskaintza osatzen duten gainerako trenekin konparatuz gero.

Informazio hau gehitu nahi duten pertsonek prezio berriak geltokietan eta geralekuetan eta Bezeroenganako Arreta Bulegoetan (Atxurin Bilbon eta Amaran Donostian), kontsulta ditzakete edo baita 902 543 210 telefono zenbakira deituz eta konpainiako web orrialdean ere www.euskotren.es.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko