Berriak
Eu

e-administrazioa: Herritarrengandik hurbilago dagoen administrazioa

2010.eko maiatzak 11

Jardunaldi hauetako ardatza edo gai nagusia, hortaz, informazio-gizartea dela-eta erkidegoak daraman politika izango da, orokorrean harturik, eta baita, zehatzago berba eginda, e-Administrazioa/e-Demokrazia dela eta daraman politika; programak eta laguntzak ahaztu gabe. IKTak esparru honetan garatu eta hobeto erabili beharra edo praktika zuzenak zabaldu beharra ere gogoan dugunez, horretarako bidea erraztuko duten azken legealdaketak ere aztertuko ditugu (11/2007 Legea, ekainaren 22koa, Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Bide Elektronikotik sartzeari buruzkoa), eta administrazioen antolakuntzari eta teknikari buruzko xehetasunak ere ez ditugu ahaztu (identifikazio elektronikoa). Gai horiek guztiek berebiziko garrantzia dute e-Administrazioa martxan jarri, eta duen ahalmen guztiari probetxua ateratzeko.

Informazio- eta komunikazio-teknologiek orain arteko Governance eta kudeaketa publikoa goitik behera aldatu dituzte, munduko bazter guztietan, baita Europan ere. Are gehiago, Europan, azken urteotan etengabeak dira arlo horretako estrategiak, programak eta jarduerak, Ezagueraren Gizarteak hainbat desafio baitakar, eta Europak denak gainditzea nahi dugu. Hazkunderako eta enplegurako estrategiaren baitan (Lisboako Estrategia eta etorkizuneko EU 2020), hainbat ekimen sortu da (e-Europa 2002 eta 2005etik hasi, i2010, eta i2015 erne berrira arte), hain justu ere EB benetan Ezagueraren Gizarte bihurtzeko bidean zutarri-lana egiteko gogoz.

Europako Batzordeko i2020 esparruan, e-Gobernua delako ekintza-planaren baitan, bi lehentasun aurkituko ditugu: zerbitzuak elektronika-bidez emateko aukera indartzea (balio erantsi handia baitute); eta erabakiak hartzeko prozesu demokratikoan parte hartzeko bidea indartzea. "Policy-maker" eta berritzailea izatea ere badagokionez, ondotxo dakigu herri-administrazioak baduela erronka bat: etxe barruko bazkideak lanerako erakarriko baditu (herritarrak eta enpresak alegia), herri-administrazioak gogotik berritu beharra dauka, barruko zoko guztiak begi bistara ateratzeko eta konfiantza ernarazteko.

Eta helburu horiek kontuan hartuta, eta beraiekin erkideak diren estatuetara dakartzaten modernizazio- eta eraldaketa-estrategiak kontuan hartuta, derrigorra dugu zer edo zer egitea, Europan, administrazio elektronikoari aurrera egiten laguntzeko, eta zerbitzuak hobeto eskaini ahal izateko.

Bai Euskadin, baita Europako gainerako bazterretan ere, informazio-gizartearen, e-administrazioaren eta e-demokraziaren esparruan bada hainbat eta hainbat praktika berriztatzaile martxan, erakusten dutenak lantresna teknologikoek zernolako ondorio positiboak ekar ditzaketen gure gizarteetarako (esate baterako, e-Gobernua sari europarretako finalistak edo irabazleak; edo Arlo Publikoko Europar Sarikoak - EPSA 2009 www.epsa2009.eu). Alde horretatik, e-Administrazioaren esparruko proiektu berriztatzaileetako askok tramite burokratikoak dezente murrizteko modua ekarri dute, eta ondorioz, dirua aurreztea ere. Herritarrak eta enpresak, gainera, administrazioarekin gusturago daude, eta administrazioek beren lana, benetan, balore publiko bihur dezakete.

Iruzkin bat
  • @perejoanmitjans
    2010.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    Jornadas Gobierno Vasco: Una administración más cercana a la ciudadanía http://bit.ly/afJdpr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan