Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako gazteek orientazioa jasoko dute asteburuan Barrian

2014.eko martxoak 28
  • Programan parte hartuko duten 100 gazteek asteburu honetan ezagutuko dute zein herrialdetan burutuko duten lankidetza
  • Jon Redondo, Gazteria eta Kirol zuzendaria gazteekin elkartuko da Barrian

Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako hautatuak izan diren 100 gazteak Barriako aterpetxean elkartuko dira asteburu honetan (Araban),  orientazioa jasotzeko antolatu diren jardunaldietan. Bertan, helmuga dituzten herrialdeetako egoerari buruzko informazioa jasoko dute. Aurreko urteetan programa honen bidez lankidetzan jardundako beste gazte batzuen esperientziak ere ezagutuko dituzte, eta helmugako herrialdean lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE) lehen harremana izango dute. Horrez gain, Barriako egonaldian jakingo dute gazteek lankidetzarako zein herrialde egokitu zaion bakoitzari.

Garapen bidean diren Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeetara joango dira gazteok borondatezko lana burutzera, beti ere Eusko Jaurlaritaren programara lankidetza-proiektua aurkeztu duten Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE). Gehienek udan burutuko dute lana, uztailetik irailera bitartean. Tindufeko errefuxiatu sahararren kanpamenduetara joango diren gazteak aldiz, beranduago abiatuko dira, irailetik aurrera.

2014ko edizio honetan, parte hartzeko 795 eskaera jaso ditu programak, eta horietatik 100 aukeratu dira. Hautatutako gazteek, 54 GKE-ren bitartez gauzatuko diren 41 proiektutan burutuko dute euren borondatezko lana.

Asteburuko formazio eta orientazio ikastaroaren karietara, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondo Barriako aterpetxera hurbilduko da igandean, martxoaren 30ean. Programan parte hartuko duten gazteekin solasaldia izateko, eta lankidetza arloan haien motibazio eta sentsibilizazioa ezagutzeko baliatuko du zuzendariak une hori.

 

 Informazio gehiago, atxikitako dokumentuan

 

Gasteizen, 2014ko martxoaren 28an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)