Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 350 pertsona bildu ditu pertsonek enpresa- kudeaketako eredu berrietan parte hartzea aztertzeko

2014.eko martxoak 28

Arantza Tapia: enpresetan pertsonen kudeaketa hobetzeko eta lan-harremanetan sen ona berrezartzeko tresnak bilatzen ditugu, lehiakorragoak izateko

 

  • Enpresa-elkarteak, gizarte-eragileak,      enpresa pribatuak, prestakuntza-zentroak, zentro teknologikoak eta      aholkularitza-enpresak bat datoz: berrikuntza beharrezkoa da pertsonen      kudeaketan.
     
  • Eusko Jaurlaritzak hainbat      programaren bidez lagunduko dituen ereduek pertsonen gero eta parte-hartze      handiagoa sustatzen dute.

 

350 pertsona inguruk parte hartu dute gaur goizean «Pertsonen parte-hartzean oinarritutako enpresa-kudeaketako eredu berriak» jardunaldian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatutakoan.

Arantza Tapia sailburuak zuzentzen duen Saileko ordezkariek adierazi dutenez, premiazkoa da kudeaketa-ereduetan jauzi bat egitea, enpresa-proiektu bat partekatzen duten pertsonen artean zubiak eraikitzeko eta enpresako eragile aktibo guztiak gogobeteko dituzten lan-harremanen ereduak lortzeko.

Arantza Tapiak «enpresen demokratizazio handiago baten alde aurrera egitera» animatu ditu alderdi guztiak. Esan duenez, «Jaurlaritza enpresetan kudeaketa aurreratua ezartzeko laguntza- eta aholkularitza-programen buru da, eta enpresa horietako alderdi guztiak –zuzendariak, kudeatzaileak eta langileak– proiektu berberaren parte izatea nahi dugu».

Hizlariak:

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernaezek inauguratu du jardunaldia, eta honako hauek izan dira hizlariak: Josetxo Hernandez (ASLEko kudeatzaile eta Euskaliteko presidentea), Fred Freundlich (MIK-Mondragon Unibertsitatea), Lorenzo Mendieta (Alcorta Forging Group), Luis Rodríguez (IDOM), Tomas Arrieta (Lan Harremanetarako Kontseiluko presidentea) eta Juan Mª Otaegui (Ekonomia eta Gizarte Kontseiluko presidentea).

Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Gizarte Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik eta SPRIko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Aitor Cobanerak enpresa-kudeaketa hobetzeko uneko estrategia eta tresnak aurkeztu dituzte. Horiek, bada, Kudeabide, Lehiabide eta LANPAR (langileek kapital sozialean parte hartzeko programa) programetan oinarrituta daude.

 

Hona hemen ondorio nabarmenetako batzuk:

  • Funtsezkoa da enpresa-ereduetan      berrikuntza aplikatzea.
  • Pertsonen parte-hartzeak      hainbat abantaila ekartzen ditu.
  • Ez da aldaketa saihestu behar; aitzitik,      horren alde egin behar da, kate osoari balioa emango dion erreferentziako      inguru bat sortzeko aukera bat delako.
  • Pertsonen parte-hartzeak      enpresa baten lan-harremanen giroa hobe dezake, eta, horrekin batera, lehiakortasuna.
  • Hainbat aukera: Ez dago parte      hartzeko eredu bakar bat.
  • Zer dute berdin? Lehiakortasunera      bideratutako eraldaketa eusten dute.
  • Irabazi-irabazi-irabazi      estrategia. Onurak bilatzea, formulak egokituta.
  • Ez da hagaxka magikoa. Soila, baina      ez erraza.
  • Pertsonek proiektuan parte      hartzeak funtzionatzen du. Lantaldeen eta bezeroen gogobetetzea handitzen      du.
  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren      Garapen eta Lehiakortasun Sailak hainbat programaren bidez lagunduko      dituen ereduek pertsonen gero eta parte-hartze handiagoa sustatzen dute. 

 

*honekin batera, Arantza Tapia sailburuak itxiera-ekitaldian esandako hitzak daude.

 

 

Donostian, 2014ko martxoaren 28an

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Josetxo Hernandez, Lorenzo Mendieta, Luis Rodriguez, Tomas Arrieta, Juan Mª Otaegui, Aitor Cobanera.