Berriak Segurtasuna

Bitarteko udaltzainetarako hautagaik lan-poltsarako lehendabiziko probak egin dituzte

2014-03-29

Lehendabiziko bitarteko udaltzainak ekainaren hasieran egongo dira udalen eskura

Onartutako hautagaiek bitarteko udaltzainetarako lan-poltsan sartzeko lehendabiziko probak egin dituzte gaur goizean. Lan-poltsarako deialdia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egin du. Behin-behineko emaitzak hurrengo astelehenean jakingo dira.

1.400 inguru hautagaik egin dituzte gaur goizean bitarteko udaltzain izateko prozesuko lehendabiziko hiru probak. Ariketa horietan ezagutza teknikoak, gaitasun psikoteknikoak eta nortasuna landu dituzte. Proben behin-behineko emaitzak hurrengo astelehenean jakinaraziko dituzte.

Bitarteko lehendabiziko udaltzainak, ekainean

Oraindik ere euskal udalerriek uda-partean izango dituzten udaltzainen beharrak eta lan-karga zehazteko garaiz den arren, aurreikusten da trebakuntza-ikastaroan parte hartzen duten lehendabiziko 40 agenteek behar horiek beteko dituztela. Udaltzain horiek udalen esku egongo dira ekainaren 2rako. Beharrezkoa izango balitz, Arkauteko Akademiak bigarren talde bat ere trebatuko luke beste 40 udaltzainekin, sor litezkeen eskaerei erantzun ahal izateko.

Iruzkin bat
  • @rgartzia
    2014-03-29

    Comentario de Twitter:
    Esta mañana han tenido lugar en el BEC las primeras pruebas de acceso para la bolsa de policías locales interinos http://t.co/htqg50i5xr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)