Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzaren Oiartzungo egoitza nagusiak ibilgailuen legez kanpoko trafikoari buruzko jardunaldi tekniko bat eskaini du

2014.eko martxoak 28

ILKT taldeak Estatuko polizia-taldeak, aseguratzaileak eta peritutzako erakunde teknikoak biltzen ditu

Ertzaintzaren Oiartzungo egoitza nagusia ibilgailuen legez kanpoko trafikoari buruzko azterketa-jardunaldi baten egoitza izan zen atzo, ostegunean. Ertzaintzako espezialistek, Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko adituek, ibilgailuak konpontzeari buruzko Zaragozako Ikerketa Institutuko teknikariek eta UNESPAren barruan dauden aseguratzaileen ordezkariek parte hartu zuten. Horiek denak lapurtutako eta manipulatutako ibilgailuen legez kanpoko trafikoan eta identifikazioan espezialistak dira.

Motordun ibilgailuen legez kanpoko trafikoa antolatutako delitu-modalitate bat da, mundu mailakoa, eta onura handiak ekartzen dizkie mafiei. Gaizkileek lapurtutako ibilgailuak legeztatu nahi dituzte, iruzurrez berriro salmenta-kanaletan sartzeko.

Estatu mailan, polizia-taldeek Centro Zaragoza (ibilgailuak konpontzeari buruzko Ikerketa Institutua) deiturikoan sortutako ibilgailuen fitxategitik hartzen dute informazioa. Orain dela hamar urte baino gehiago sortu zen, erakunde aseguratzaileen Espainiako Elkartearen (UNESPA) eta Estatuko polizia-taldeen arteko lotura tekniko gisa. Datuak polizia-taldeen datu-baseetara iraultzen dira.

Erakunde tekniko horrek, zentral aseguratzaileak eta Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, Mossos d'Esquadrako eta Nafarroako Foru Poliziako unitate espezifikoek osatzen dute ILKT lantaldea. Aurtengo edizioa, 13.a, bada, Ertzaintzaren Oiartzungo Lurralde Egoitzan egin da.

Ertzaintzaren aldetik, ETEN Unitateko espezialistak joan ziren. Horiek, bada, errepideko trafiko-delituen prebentzioan dihardute, batik bat Gipuzkoan. Gama altuko ibilgailuak lapurtzen dituzten talde antolatuek mugaz gaindiko igarobidea erabiltzen dute, kokapen geografikoa dela-eta, ondoren, gero eta espezializatuagoak diren jardueren bitartez, dokumentazioa faltsutzeko, eta hirugarren herrialdeetan saltzeko edo legez kontrako beste erabilera batzuk emateko. Horretarako, matrikulak bikoizten dituzte eta xasisak trokelatzen eta faltsutzen dituzte, legez kontrako beste ekintza batzuen artean.

Atzoko jardunaldia Ertzaintzaren Oiartzungo lurralde-egoitzan egin zuten, eta espezialistek ibilgailuen identifikazio-elementuak eta dokumentazioa –gidariena barne– lapurtzeko, faltsutzeko eta horiekin trafikatzeko erabiltzen dituzten teknika berrietan sakondu zuten. Gainera, ibilgailuen identifikazioaren ezaugarri eta elementu nagusi eta osagarriak izan zituzten hizpide. Krisia dela-eta areagotu egin dira aseguru-konpainiei egiten dizkieten iruzurrak, eta gai hori ere jorratu zuten. Batik bat nork bere buruari lapurtzea eta kalte pertsonalak eragiten dituzten istripuen simulazioak izan dira.

Hizlariek ibilgailuen legez kanpoko trafikoaren panoramika, identifikazioari lotutako nazioarteko arauak eta dokumentazioaren tratamendua errepasatu zituzten.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    La Central de la Ertzaintza de Oiartzun acoge una jornada técnica sobre el tráfico ilícito de vehículos... http://t.co/LPBk1kHg3g

Komunikabideek behera kargatzeko