Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak ziurtatu duenez, «Euskadik bere autogobernu-eredu propioa izango du»

2014.eko martxoak 28

Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu eta bozeramaile Josu Erkorekak azaldu du autogobernua eguneratzea atzo, martxoak 27, Eusko Legebiltzarrean eratutako lantaldetik eratorritako akordioen mende dagoela. Cope irrati-katean esan duenez, Euskadiren eredu propioak «ez du parekorik izango» gainerako lurraldeetan. Orain, «Legebiltzarrari dagokio erronkari aurre egitea», esan du Erkorekak, eta taldeei zuzendu zaie, zailtasunak zailtasun, «asmo pragmatikoak eta errealitatea uztartu behar dituzte eta».

 

Gernikako Estatutuak ez da aldaketarik izan 1979an onartu zenetik. Erkorekak azaldu duenez, «ingurunea errotik aldatu da», eta ezinbestekoa da gaurkotzea. Autogobernua «herritarren ongizatea hobetzeko» izan beharko da, hori denez gobernuaren helburu nagusia; alegia, suspertze ekonomikoa eta enplegua.

 

Sailburuak ere Euskadiko Udal Kontseiluaren bilera izan du hizpide. Topaketari «beharrezko» iritzi dio, egoera «erabat berria, aurrekaririk gabea» delako, Espainiako Toki Erreformaren Legeak etorkizuneko Euskadiko Udal Legearen «oinarrizko hainbat atal» bete-betean jotzen baititu. Erkorekak argitu duenez, «gurea Estatuko gainerako udalerrietarako ezarritako eredu orokorraz bestelakoa izan daiteke», eta, ondorioz, eragindako erakundeek araudiak dakarren «arazoen gaineko adostasuna» erdietsi behar dute, Euskadiko Udal Legea osatu, eta «urte honetan zehar Legebiltzarrari igortzeko». 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)