Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburua izango da buru Amnistia Internazionalak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian emango duen Polizia eta Giza Eskubideak ikastaroaren hasierako ekitaldian

2014.eko martxoak 27

Hezitzaileen prestakuntza-planaren parte dira ikastaroak

Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak lagunduta, eman dio hasiera Amnistia Internazionalak Arkauten emango duen Polizia eta Giza Eskubideak izeneko ikastaroari.
 

Ikastaroa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako irakasleei eta hezitzaileei zuzenduta dago, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren 2014ko Prestakuntza-planean hartutako konpromisoetako bat da. Horren bidez, irakasleen prestakuntza areagotu nahi da giza eskubideen arloan, hala nola polizien jardunbide egokiak hobetu giza eskubideen arloan.

«Giza Eskubideen arloa izan da, da eta izango da Ertzaintzak bere eguneroko polizia-jarduera desberdinen eta askotarikoen funtsezko ardatzetako bat. Horrenbestez, giza eskubideen arloko ezagutza egunean jarri behar da prestakuntza jarraituaren bidez, herritarren askatasunak eta eskubideak errespetatzen dituen polizia-zerbitzua bermatzeko», adierazi du Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Herediak.

Horretarako, Segurtasun Saila, Arkauteko Akademiaren zuzendaritzaren bidez, Amnistia Internazionalarekin harremanetan jarri zen, giza eskubideen arloko hainbat alderdiri buruzko sei saioko ikastaroa emateko.

Ikastaroetan Amnistia Internazionaleko kideek hartuko dute parte, besteak beste, honako hauek landuz: nazioarteko tratatuak; tortura/tratu txarrak/jurisdikzio unibertsala; polizia eta gizarte-aniztasuna; indarraren erabilera/atxiloketa/identifikazioa; eta kontuak ematea.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @rgartzia
    2014.eko martxoak 28

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad preside la apertura del curso ‘Policía y Derechos Humanos’ impartido por Amnistía... http://t.co/DQWhDnCr5r

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)