Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak aintzatetsi ditu 2013an turismo lehiakortasun programatan akreditatutako 394 euskal enpresa

2014.eko martxoak 27

ØEuskadi, Estatuan erreferentea turismo kalitate ziurtagirietan, orain arte akreditutako 1.036 enpresarekin.

ØArantza Tapia sailburuak kalitatearen eta berrikuntzaren aldeko apostua oraintsu aurkeztutako 2020 Euskal turismoaren plan estrategikoan kokatzen du  

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Arantza Tapiak, gaur arratsaldean aintzatetsiko ditu 2013an turismo lehiakortasun programatan akreditutako euskal enpresak. Ekitaldia Irungo FICOBA azokan izango da eta sailburuaz gain, Gobernutik Merkataritza eta Turismo sailburordea, Itziar Epalza; Nekataritza, Arrantza eta Elikagaien Polituka sailburuordea Bittor Oroz, Turismo zuzendaria, Mertxe Garmendia, eta Basquetour-eko zuzendaria, Arantza Madariaga egongo dira, eta Gipuzkoako Foru Aldunditik, Martín Garitano aldun nagusia.

 

Guztira, 394 enpresa akreditatu dira aurreko urtean une honetan martxan dauden turismo lehiakortasuneko hiru programatan: IKT-Informazio eta Komunikazio Teknologien erabileran Praktika Egokiak, Turismo Kalitateko Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED) eta Q kalitate turistikoa. Eta hauekin, honezkero 1.000 enpresatik gora dira Euskadin, programa ezberdinetan akreditatuak. 

Lehen programa berriena da, 2011koa, turismo-enpresak teknologia berrietara gehitzeko oztopoak ezabatzeko xedearekin. Gaur egun, 102 enpresa akreditatu daude, 11 norakotan: Arabako Errioxa, Aiara, Enkarterri, Uribe, Busturialdea-Urdaibai, Lea Artibai, Debagoiena, Tolosaldea, Debabarrena, Oarsoaldea eta eta Donostia.

Turismo kalitateari dagokionez, bi programetatik zaharena Q-arena da. Sektorearentzako bereziki sortutako kalitate egiaztagiria da kalitatea kudeatzeko sistema bat ezartzeko eta merkatura komunikatzeko beharrezkoak diren erremintak ematen ditu. Orain arte, 225 enpresa dute egiaztagiria eta gaur, 11 enpresa aintzatetsiko dira. Euskadi, estatu mailan, erreferentea da eta ziurtagiria duten enpresa kopuruan gehien dituena da. 

Azkenik, hirugarren programa, Turismo kalitatean Praktika Egokiak Jomugetan (SICTED) enpresa gehien dituena da, 25 norakotako 709 enpresarekin eta hauetatik 281k kalitate arauak ezarri dituzte edo berritu dituzte 2013an. 

Euskadi erreferentea da estatu mailan eta ziurtagiridun establezimendu gehien dituen elkarteetariko bat, turismo kalitatean lehen postuetan baitago. SICTED programatan lehen postuan dago eta, zenbaki absolutoetan, Q programan, laugarrena da, Andaluzia, Galizia eta Valentziaren ondoren. 

Bere hitzaldian, sailburuak sektoreko enpresek lehiakorragoak izateko eta kalitate eta berrikuntza estandarrakin lan egiteko, bat etorriz oraintsu aurkeztutako 2020 Euskal turismoaren plan estrategikoarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gipuzkoako Foru Aldunditik, Martín Garitano aldun nagusia