Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza Ekoizpen Aurreratuko Estrategia Euskadin ezartzen hasi da

2014.eko martxoak 27

Jaurlaritzak sektore eolikorako ekoizpen aurreratuko zentro bat bultzatu du 7 euskal enpresarekin, Energia Klusterrarekin eta IK4-TEKNIKER teknologia-zentroarekin batera.

Sektore hori «etorkizuneko sektoreetako bat da» Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiaren arabera. Proiektu hau Euskadiren posizionamendu teknologikoa hobetzeko sortu da, «hoberenekin lehiatzeko prest egoteko» Tapiaren hitzetan.



Eusko Jaurlaritzak 4,5 milioi euroko inbertsioa egingo du energiaren sektoreko teknologia aurreratu eta espezializatuko proiektu honetarako; zehazki, makinaria erosteko, IK4-TEKNIKER zentroan kokatuko dena. Eibarko zentro horretan bertan aurkeztu dute gaur Ekoizpen Aurreratuko Estrategia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia, Energia Klusterreko zuzendari Jose Ignacio Hormaeche, Tekniker IK4ko zuzendari Alejandro Bengoa eta enpresa parte-hartzaileen ordezkariak bertan zirela.



Eusko Jaurlaritza egiten ari den Industria Planean eta Espezializazio Adimendunaren Estrategian sartutako estrategia bat da. Sailburuak azpimarratu duenez, une honetan industria Euskadiko barne-produktu gordinaren % 24,6 da, Europak 2020rako jarritako % 20ko helburua baino gehiago. Hala ere, sailburuak adierazi du portzentai hau handitu egin behar dela eta gaur aurkeztu den proiektua "urrats garrantzitsua" dela sektore eolikoaren garapenerako eta beraz, euskal industriarako.

(Atxikitako dokumentuetan dago informazio zehatza)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Jose Ignacio Hormaeche, director del Cluster de Energía; Alejandro Bengoa, director de Tekniker IK4; Representante de las empresas del consorcio de empresas mencionadas