Berriak Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak Gasteizko Nazioarteko Txapelketa aurkeztu dute

2010.eko maiatzak 11

Abuztuaren 6, 7 eta 8an izango da Txapelketa Buesa Arenan

Sarrerak ekainaren 7tik aurrera  salmentan jarriko dira ekitaldi “arrakastatsu honetarako"dio sailburuak


Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak eta Espainiako Saskibaloi Federazioaaren presidenteak bi erakunde horien arteko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur, datorren abuztuaren 6an, 7an eta 8an jokatuko den Saskibaloiaren Nazioarteko Txapelketa aurkezteko. Txapelketa hau Espainiako senior-selekzioarentzat Turkiako Munduko Txapelketari begira prestakuntza gisa hartu da. “Maila handiko selekzioak elkartuko dira Gasteizen” adierazi du sailburuak, hala nola, Espainia, Eslobenia eta Lituania.

Blanca Urgell, Kultura sailburuak iragarri ditu Buesa Arenan jokatuko diren partiduen zerrenda: abuztuak 6an, Eslobenia eta Lituania; abuztuak 7an, Espainia eta Lituania eta azkenik, abuztuak 8an, Espainiak Eslobaniaren kontra kokatuko du. Saskibaloizaleak partidu bakoitzeko sarrera bat hartu ahal izango dute eta baita hiru egunetarako 70 euro alioko duen bonoa.
Ekainaren 7an salmentan jarriko dira sarrerak ekitaldi “arrakastasu honetarako” dio sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Blanca Urgell