Berriak Lehendakaritza

Jaurlaritzak koordinatuko du Euskadiko Udal Legea landuko duen taldea

2014.eko martxoak 27

Euskadiko Udal Kontseilua Jaurlaritzaren egoitzan bildu da gaur Euskadio Udal Legeaz eta Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Eraginkortasun Legeari buruz aritzeko. Bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru Aldundiek eta EUDELek lan-talde txikiago bat osatzea adostu dute Kongresuan onartutako Legeak planteatzen dituen erronkei erantzuna emateko. Talde hau Jaurlaritzak koordinatuko duela ere hitzartu dute.

Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak azaldu duenez, Kongresuko Udal Erreformaren Legeak erdigunean jotzen ditu Euskadiko Udal Legearen gaiak, udalen eskumenak, alegia. Hori dela eta, Erkorekak talde txiki eta “eraginkorrago” honen adostasunaren beharra azpmarratu du udalei gehien arduratzen zaien gaiak bertan jorratzeko eta horrela Udal Legeari bidea errazteko.

Batzar hau “lehen urratsa da” bozeramailearen esanetan. Honen ostean zazpi pertsonez osaturiko lan-taldearen sorrera etorriko da: Jaurlaritzaren aldetik bi, EUDElen partetik beste bi eta Aldundi bakoitzeko bana.

Iñigo Urkullu lehendakaria gaur arratsaldean egin den Euskadiko Udal Kontseiluaren lehen bileraren buru izan da. Bileran Herri Administrazio eta Justizia sailburu den Josu Erkorekak  hartu du parte Jauraritzaren beste sei kiderekin batera. Batzarrean Foru Aldundi bakoitzeko bi kide izan dira, baita Ibone Bengoetxea buru den EUDELen beste 6 ordezkari ere. Arratsaldeko lauetan hasiera eman diote batzarrari eta behin bukatuta, Jaurlaritzaren bozeramiale eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkoreka agertu da prentsaurrekoan.

(Atxikitako dokumentuetan: bertaratutakoen zerrenda eta lehendakariak batzarrean egin duen hitzaldia)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak