Berriak

Eusko Jaurlaritza Deustuko Unibertsitateak José María Lidóni egindako omenaldian izan da

2014.eko martxoak 27

Bake eta Bizikidetzako idazkari nagusi Jonan Fernández eta Biktima eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernando Deustuko Unibertsitateak José María Lidóni egin dion omenaldian izan dira gaur goizean. Lidón unibertsitate horretako irakaslea izan zen, eta ETAk hil zuen 2001eko azaroaren 7an.

Omenaldiak bi ekitaldi izan ditu: lehenik eta behin, Lidón Aretoa inauguratu dute, eta, bigarrenik, Oroimenaren Plaza inauguratu dute, indarkeriaren eta giza eskubideen urraketaren biktima guztien omenez. Topaketarako espazio horrek ez zuen izenik orain arte.

Inaugurazioan, plaza horretarako berariaz egindako eskultura bat ezagutarazi dute, eta hainbat lagunek 128 arrosako lore-eskaintza egin dute, Deustuko Unibertsitatearen 128 urteengatik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)