Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Lula Da Silva Brasilgo presidente ohia hartu du

2014.eko martxoak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak Luiz Inacio Lula Da Silva, Brasilgo presidente izandakoa, eta Lula Institutuko ohorezko presidentea hartu du gaur arratsaldean Ajuria-Enean. Ordu t’erdi iraun duen bileran izan dira baita ere Paulo Cesar de Oliveira Campos, Brasilek Espainian duen enbaxadorea, eta Paulo Okamotto, Lula Institutuko zuzendari presidentea. Eusko Jaurlaritzaren izean Ricardo Gatzagaetxeberria sailburua eta Marian Elorza Kanpo Harremanetako idazkari nagusia ere izan dira batzarrean.
 
Lehendakariak eta presidente ohiak Euskadiko eta Brasilgo egoera ekonomiko eta politikoa aztertu dituzte, ekonomia giza ikuspuntu batetik ulertuta, eta ekonomiaren errekuperaziorako gizarte konpromisoa oinarri bezala hartuta. Giza garapen eta gizarte garapen jasangarriaren aldeko politika publiko sendoen beharra ere aztertu dute, eta aldi berean mundura eta nazioartekotzera irekitako ekonomia sendoen beharraz.
 
Zentzu honetan, bi herrialdeen arteko lotura ekonomiko eta enpresarialak ere partekatu dituzte, eta berauek indartzeko borondatea adierazi. Egun, 90 euskal enpresa baino gehiago dira Brasilen lekua dutenak, aeronautika eta makina herraminta besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Luiz Inázio Lula Da Silva