Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Teledetekzio bidez lagunduta nekazaritzako azalerak kontrolatzeko lanak egiteko hitzarmena (2014-03-25(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-03-25

Erabakia, Nekazaritza Bermeko Espainiar Fondoarekin lankidetza-hitzarmena izenpetzeko baimena emateko dena. Helburua: eskabide bakarrean sartutako laguntza-erregimeneko azalerak teledetekzio bidez kontrolatzeko 2014ko lanak egitea.

LABURPENA

Eskaera bakarrean sartutako laguntza erregimenpeko azaleren kontrola egiteko, Europar Erkidegoko araudiek hau ezartzen dute: "Teledetekzio teknikak eta Satelite bidezko Munduko Nabigazio Sistemako teknikak (GNSS) erabili ahal izango dira".
1999az geroztik FEGA eta Eusko Jaurlaritza lankidetza hitzarmen bat izenpetzen ari dira EAEn Teledetekzio bidez lagundutako kontrola elkarrekin finantzatzeko. Gaur egun Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren eskumena da hitzarmen hori izenpetzea, eta hitzarmenak 83.286,04 €-ko aurrekontu partida esleituta dauka, 2014ko ekitaldiko aurrekontuari egotzita. Gaur arte Arabako Lurralde Historikoa da azaleren kontrolerako sistema hori erabili duen bakarra, alde batetik Araban daudelako EAEko urteko ia labore guztiak eta, bestetik, sistema horrek labore horien kontrolerako dituen abantailengatik, kanpaina jakin batean nekazaritzako lursail ugari kontrolatzeko aukera ematen baitu. Hitz batean, kontrol sistema honetan satelite batek Araban NPBtik jasotzen duten laguntzak justifikatzeko erabiltzen den kontrol sistema bat da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan