Berriak Segurtasuna
Eu

Dekretua, jolas-jarduerak eta ikuskizun publikoak burutzeko eska daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituena (2014-03-25(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko martxoak 25

Onartu da ikuskizun publikoetarako eta jolas jardueretarako exiji daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituen dekretua

LABURPENA

Ikuskizun publikoetarako eta jolas-jardueretarako exiji daitezkeen erantzukizun zibileko aseguruak arautzen dituen abenduaren 22ko 289/1998 Dekretua -positiboa izan da hori aplikatzea- onartu zenetik denbora asko igaro da; hori dela-eta, beharrezkoa da polizen zenbatekoak eguneratzea, ikuskizun publikoetan eta jolas-jardueretan parte hartzen dutenei estaldura osoa eman ahal izateko. Hortaz, horrek eta turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 16ko 6/1994 Legeak sukaldaritza-enpresentzako ezartzen duen betebeharrak gomendatzen dutenez, ikuskizun publikoetarako eta jolas-jardueretarako lokaletarako eta instalazioetarako erantzukizun zibileko aseguruak batera arautu behar dira.

Horretarako, aseguru-polizen zenbateko batzuk zehaztu dira, egungo egoerarekin bat. Hemendik aurrera, udalerriko populazioa ez da aintzat hartuko polizaren zenbatekoa zehazteko, eta lokalaren baldintza objektiboetara soil-soilik lotzea erabaki da, eserleku-kopuruaren arabera. Eskumeneko udalek baimena izango dute polizen zenbatekoak arrisku efektibora egokitzeko, muga batzuen barruan.

Hori horrela izanik, honako hauek izango dira aseguru-polizek aintzat hartu beharko dituzten gutxieneko kapitalak: 150.000 euro, gehienez ere 100 lagun har ditzaketen lokaletarako eta 1.200.000 euro, 5.001 eta 10.000 lagun artean har ditzaketenentzako.

Gainera, gehieneko kopuru bat zehaztu da, frankizia gisa, kontratatutako zenbatekoetarako, bai eta eduki jakin bat duen aseguru-ziurtapen bat ere, eskumeneko administrazioaren aurrean ondorioak izan ditzan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau