Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Dekretua, Euskadiko elikagaien artisau-ekoizpenari buruzko Dekretua aldatzen duena (2014-03-25(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-03-25

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko artisautzako eta bertako produktuarekiko duen konpromisoa berretsi du.

LABURPENA

EAEko artisau ekoizleen babesa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren lehentasuna da

Euskadiko elikagaien artisautzako ekoizpenari buruzko dekretuan hainbat aldaketa egin dira Europar Erkidegoko araudira egokitzeko asmoarekin

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Elikagaien Artisautzako Ekoizpenari buruzko 2012ko uztailaren 31ko Dekretuan aldaketa bat egitea onartu du (148 zenbakiko EHAA), Europar Erkidegoan merkantzien zirkulazio askeari lotuta Batasunaren Itunaren 34. artikuluan jasotako dagoen eta derrigor betetzekoa den araudira egokitzeko asmoarekin.

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako izan duen asmoetako bat Nekazaritza eta Elikagai Politikari buruzko legeak agindutakoa betetzea izan da -artisautzako ekoizpenerako Europar Erkidegoan araudirik ez zegoela ikusita- eta Batasunaren Itunarekin bateragarria den arau bat lantzea ere bai, nekazariek eta abeltzainek errazago izan dezaten beraien ustiategietako produktuei antzeko beste produktu batzuek ez duen balio erantsia ematen dioten ezaugarri eta bereizgarriak ezagutzera ematea. Horrela, Autonomia Erkidegoko exekutiboak, dekretu baten bitartez, tresna eraginkor bat jarri du ekoizleen esku, beraien produktuak hobeto merkaturatu ahal ditzaten eta kontsumitzaileek artisautzako produktu horien jatorria eta egiteko modua hobeto ezagutu dezaten, nahasteko duten benetako arriskua gutxituta.

Horrela, dekretuan ezartzen denez, Euskal Artisau elikagaigintza-Artesanía Alimentaria Vasca kalitatearen bereizgarria eta "Baserriko Artisau Produktuak-Productos Artesanos de Caserío" aipamena operadore guztiek erabili ahal izango dituzte, beti ere Dekretuan eta elikagai bakoitzerako prestatzen diren Arau Teknikoen ezarritakoa betetzen badute eta Artisautzako Ekoizleen Erregistroan inskribatuta badaude. Azpimarratzekoa da dekretu honek bertako artisau ekoizleei ematen dien aukera; izan ere lehengaien %100 ustiategikoa izan behar da eta produktuaren eraldaketa ustiategian bertan egin.

Euskal exekutiboak konpromiso sendoa hartu du Euskadiko ustiategi txikiak eta nekazariak defendatzen jarraitzeko, azpisektore bakoitzean Dekretuaren gainean egingo den garapenean, artisautzako eta bertako produktuaren merkaturatzen laguntzeko helburuarekin.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan