Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkorekak ‘Plangintzaren eta ebaluazioaren kultura, kudeaketa publikoaren arloan’ izeneko jardunaldia zabaldu du

2014.eko martxoak 26

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia eta Herri Administrazioko sailburu, Josu Erkorekak, ‘Plangintzaren eta ebaluazioaren kultura, kudeaketa publikoaren arloan’ izeneko jardunaldia zabaldu du gaur goizean Bilboko Merkataritza Ganberan.

Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak ekintza administratiboaren muinean plangintza- eta ebaluazio-teknikak aplikatzeko erabaki irmoa hartu duela.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, funtsezko hiru printzipio ezarri behar dira: ebaluazioa, gardentasuna eta herritarren parte-hartzea; hortaz, politika publikoen ebaluazio eraginkorra behar da gardentasunari eta parte-hartzeari zentzua ematearren.



Bi egun iraungo duten jardunaldietan, besteak beste, Araubide Juridikoaren sailburuorde Sabino Torrek, Ingurumen Administrazioaren zuzendari Alejandra Iturriozek, ege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendari Xabier Unanuek, IVAPeko zuzendari Maite Iruretagoienak eta Ekonomia eta Plangintzaren zuzendari Jose Maria Barrutiak hartuko dute parte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)