Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Alemania, europako merkatu nagusienetako bat Euskadiko upategientzat

2014.eko martxoak 24

 

  • Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz Prowein azokan egon da Dusseldorfen (Alemania) Euskadiko 24 upategien presentzia babesteko.
  • Erresuma Batuaren ondoren, Alemania da Euskaditik esportatzen diren ardoen jomuga nagusia, esportazioen %19,4 bertara doaz eta.

Vitoria – Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a

 

Martxoaren 23tik 25era Arabako Errioxako ardoa eta txakolina egiten duten 24 upategi egon dira guztira Dusseldorfen, Prowein azokak, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorerako munduko erreferentzia den lehiaketak, egin duen 2014ko edizioan.Sustapen ekintza hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Saila Euskadiko nekazaritzako elikagaiak nazioarterako zabaltzeko egiten ari den apustuaren baitan sartzen da.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendari Peli Manterolarekin eta HAZIko zuzendari orokor Asier Arreserekin batera, Alemaniako hitzordu horretara joan dira Euskaditik joandako upategiei babesa emateko.

Gaur egun Alemania munduan dagoen lehen ardo inportatzailea da, inportazioen bolumenari dagokionez, eta bigarrena, inportazioen balioari dagokionez, eta merkatu horren kuotaren %80 hiru ardo hornitzaile nagusienen artean banatuta dago, hau da, Italia, Espainia eta Frantziaren artean.Erresuma Batuaren ondoren, Alemania da Euskaditik esportatzen diren ardoen jomuga nagusia, esportazioen %19,4 bertara doaz eta.Joerak ikusita, esan dezakegu Alemania gure ardoen merkatu nagusienetako bat dela eta bezero garrantzitsua izaten jarraitzen duela.

Prowein Europako lehiaketa garrantzitsuena bihurtu da, eta bere erakusleen artean munduko ardo ekoizle eta beste edari alkoholdun batzuen ekoizlerik nagusienak daude.  Azoka bakarrik profesionalei zuzenduta dago, eta nazioartetik bertara bisitan doazenak erosle adituak dira hainbat banaketa bidetan (handizkako merkatariak, ostalaritzako industria, catering-a, txikizkako merkatari espezializatuak, inportatzaileak, banaketa kate handiak, etab.).

Euskadiko erakustokian produktuak jarri dituzten enpresak

ENPRESA

WEB

BODEGAS ESTRAUNZA

www.bodegasestraunza.com

BODEGAS LOLI CASADO

www.bodegaslolicasado.com

OSTATU

www.ostatu.com

ZUAZO GASTON

www.zuazogaston.com

BODEGAS GORKA IZAGIRRE

www.gorkaizagirre.com

FINCA DE LA RICA

www.fincadelarica.com

CVNE

www.cvne.com

VIÑEDOS DEL CONTINO

www.cvne.com

BODEGAS Y VIÑEDOS CASADO MORALES

www.casadomorales.es

BODEGAS FERNÁNDEZ DE PIEROLA

www.pierola.com

BODEGAS ITSASMENDI

www.bodegasitsasmendi.com

AGRÍCOLA LABASTIDA

www.tierrayvino.com

TXAKOLI UNO

 

BODEGAS FAUSTINO

www.grupofaustino.es

BODEGAS MARQUÉS DE VITORIA

www.marquesdevitoria.com

LUIS ALEGRE-RIOJA ALAVESA

www.luisalegre.com

ASOCIACIÓN DE BODEGAS DE RIOJA ALAVESA – ABRA

www.riojalavesa.com

HIRUZTA TXAKOLINA

www.hiruzta.com

BODEGAS GARCÍA DE OLANO

www.bodegasgarciadeolano.com

BODEGAS COVILA

www.covila.es

LUBERRI MONJE AMESTOY

www.luberri.com

LARCHAGO

www.bodegaslarchago.es

MAISULAN

www.maisulan.com

K5

www.txakolina-k5.com

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)